Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera » 

Bergarako Turismoari buruzko informazio osoagoa aurkituko duzu www.bergaraturismo.net orrialdean. Bertan jaitsi ahalko duzu baita Bergara Turismo mugikorretarako APPa Android zein Iphone mugikorrentzako.

Olaso dorrea

Atal honetan, besteak beste, Bergarak dituen eraikuntza interesgarrienen aurkezpena aurki dezakezu, monumentu eder hauen historia eta arteari buruzko azalpenekin; baita herriaren inguruan egin daitezkeen bi ibilbide nagusiak ere: Trenbidearena eta Tumuluen xenda.

Gure herria bisitatzeko asmoz bazabiltza, atal hau ere oso baliagarria izango zaizu, bertan jateko eta lo egiteko tokiak jaso ditugu eta. Azkenik, herriko jai eta ferien berezitasun nagusiak azaltzen dira.

Ekimen berriak ere bai: Bergarako hirigunea kolorez josiz

Baina honez guztiaz gain, Bergarak bisitari zein tokikoentzako eskaintza berritzailea ere badauka. Tartean, ekainaren 24tik aurrera ikusgai izango den "Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan" Kale-Museo proiektua, udalerriko Alde Zaharra artelanekin biziberritu nahi duena, bergararrei beren udalerriko artisten lanez gozatzeko eta, era berean, herriko artistei beren lana ezagutzera emateko aukera bikoitza eskainita.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI