Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »   »  Jaiak »  Auzo jaiak »  San Blas jaiak 2010

San Blas jaiak 2010

san blas jaiak

Otsailak 3, eguaztena

San Blas eguna

11:00: etxafuego jaurtiketa eta jarraian MEZA NAGUSIA eta OPIL BEDEINKAPENA. Ermita egun guztian zehar irekita egongo da. Ondoren: Auzo elkartean nahi duenak salda eta txorizoa hartzeko aukera izango du.

Otsailak 5, barikua

Santa Ageda eguna

19:00: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala SAN BLAS ERMITAKO ermandadeko kideen bilkura.

Otsailak 6, zapatua

20:00 etxafuego jaurtiketa

Ondoren, 8:30ean Auzo afaria eta jarraian erromeria izango da Miren eta Agurtzane trikitilariekin, goizeko ordu txikietara arte.

Otsailak 7, domeka

16:00: MUS TXAPELKETA, XXII SAN BLAS SARIA ( 8 erregetara).

SARIAK:

1goa Garaikurrak eta 120 euro

2ena 80 euro

3ena 50 euro

4ena Sari berezia

Izen ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.

Otsailak 8, astelehena

San Blas txiki eguna

11:00: etxafuego jaurtiketa eta jarraian MEZA NAGUSIA. Ondoren: Auzo elkartean, inguratzen direnentzako salda eta txistorra izango da.

11:30: ARANZADI IKASTOLA - MOISES ASPIAZU DANTZA taldearen ekitaldia.

Jarraian: Fausto aizkolaria honako ebaketa eginez: enbor bat 2,5 metroko diametroarekin

Segidan: Haurrentzat KUKAINAK.

Hau dena, Udalaren laguntzarekin.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI