Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismoa »  Jaiak »  Mendekoste Jaiak »  Pentekoste Jaiak 2003

Pentekoste Jaiak 2003

Alkatearen agurra

victoriano gallastegi

Amaierara iristen ari da legealdia. Ziur nago lau urte hauetan legealdi hau osatu duten zinegotzi guztiak Bergarako herriarendako onena egiten saiatu direla. Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut egin duten lanarengatik publikoaren aurrean eskerrak emateko.

Urte honek Bergarako hiru ospetsurekin zerikusia duten 3 gertakari handien urteurrena dakar: Ignazio Irala Aumategiren jaiotzaren 350 urte (frai José de Jesús y María); Koldo Eleizalde Breñosaren jaiotzaren 125 urte; eta Euskal Herriko "Txistularien Aitona" izan zen Boni Laskurain kuttunaren heriotzaren 25. urteurrena. Egitarau honetan pertsonai horien historia eta ezaugarriak garatzen dira labur-labur. Udalak beharrezko tresnak jarri ditu martxan urte honetan zehar bakoitzaren inguruan ekitaldi batzuk ospatzeko.

Amaitzeko, eta programa hau posible egiten duten guztiei eskerrak eman eta gero, agur berezi bat bidali nahi diet arrazoiren batengatik gurekin batera Pazko jai hauek ospatuko ez dituzten guztiei.

Eskerrik asko guztiei eta ondo pasa jaiak!

Zorionak!

Victoriano Gallastegi
Bergarako Alkatea


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI