Egitaraua

Bergarako Udaleko Jai Batzordeak antolatutako festa eta ekintzen egitarau ofiziala.
Ekainak 1, igandea
XXX. Haurren Euskal Jaia, Aranzadi ikastolako, Mariaren Lagundia ikastolako eta San Martin herri eskolako dantza taldeek, Gazte alai dantza taldeak eta Xamatz dantza taldeak antolatuta.
Ekainak 3, asteartea
19:30
Historiari buruzko hitzaldia. "Los niños exiliados de la guerra", Alonso Carballések emana, Miguel Altuna institutuan.
Ekainak 5, osteguna
18:00
"Bergara Hiria" XIX. argazki lehiaketako argazkien erakusketa zabalduko da Kultura Etxean, Pol-Pol argazki taldeak antolatua. Ekainaren 15era arte zabalik egongo da.
19:00
Iñaki Aranaren "Burdina: errementariak eta perratzaileak" Bergarako Udalak argitaratutako liburuaren aurkezpena, Udaletxeko areto nagusian.
Ekainak 6, ostirala
20:00
Jaiei hasiera emango zaie, etxafleru jaurtiketa eta bitorianatxoren jaitsierarekin.
Jarraian, Udal Musika Bandarekin kalejira, hiriguneko kaleetan.
Ondoren, Matxiategin barrakak irekitzea eta Bideberri aldeko txoznak irekitzea.
20:30-21:30
Jardun euskara elkarteko trikitilarien kalejira.
22:30
Luar Na Lubre taldearen kontzertua, Galiziako folk tradizioarekin, ganbara musikarekin eta Rosa Cedrón-en ahotsarekin osatua.
24:00
Rock kontzertua Bideberrin, Niños mutantes, Painful, Fevers eta Dixie 900 taldeekin.
24:00
Disko festa, Euskadi Gaztea irratiaren jaialdi ikuskizuna, Joseina Etxeberria DJarekin, San Martin plazan.
Ekainak 7, larunbata
9:00
XXIII. Haur eta gazteen plastika sariketa. Beart elkarteak antolatua, bere egoitzan (Bolu kalea, 49).
10:00
Diana. Auzoetako ibilera egin ondoren, San Martin plazan elkartuko dira.
Irteerak: Bolutik, Udal Txistulari Banda, Oxirondotik, Lizarrako gaita-joleak eta Labegaraietatik, Iosu eta Iokin soinujoleak.
Ondoren, Mizpirualdera bisita egingo dute gaita-joleek eta txistulariek.

11:30
Elkarteen arteko Sukaldaritza lehiaketa. Bakailoa pil-pilean prestatuko dute elkarteek San Martin plazan, trikitilariek alaituta.
13:00
XXIII. Haur eta gazteen plastika sariketako sari banaketa, Beart arte elkartearen egoitzan. (Bolu kalea, 49).
16:00
Graffiti erakustaldia, Bideberrin.
16:30
Pilota partidu interesgarriak Udal Pilotalekuan.
16:30
Compañía La Máscara taldearen Jordi Carlitos kale antzerkia, Xabier Maria Munibe plazan, Udaletxearen inguruko plaza berrian.
17:45
Bonba japoniarrak haurrentzat San Martin plazan
18:00
Errekortadoreen Euskadiko IV. Txapelketa, zezen plazan. Elgoibarko dultzaineroek girotuko dute ekitaldia.
18:30
Erraldoien, kilikien eta buruhandien konpartsaren kalejira, Udal Txistulari Bandak eta Lizarrako gaita-joleak lagunduta.
Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, Ramon Maria Lili kalea, Ibargarai hiribidea, Fraiskozuri plaza, Irizar pasealekua, Barrenkalea eta San Martin plaza.
22:30
Rock kontzertua, Bideberrin, Cool jerks, RIP KC, Bumer eta Black sheeps taldeekin.
23:30
Camp dantzaldia San Martin plazan, Nueva Etapa Orkestarekin
Ekainak 8, Pentekoste igandea
8:00
Sokamuturra San Martin plazan, Elgoibarko dultzaineroek animatuta.
Ondoren, Elgoibarko dultzaineroen kalejira, San Martin plazatik zezen plazara.
9:00

Lehen entzierroa. Ibilbidea: Gaspar jatetxeko garajetik irten, Barrenkalea, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Ramon Maria Lili kalea eta Zezen plaza.
Segidan enbolatuak.
Ondoren, alborada, Udal Txistulari Bandarekin.
10:00
Txirrindulari lasterketa: 23 urtez azpikoentzat eta elitekoentzat, Lehendakari txapelketa "LXVIII. Pentekoste Saria", Lokatza ziklismo eskolak antolatuta. San Lorentzo auzotik irteera. (Ibilbidea esku programan).
11:00
Meza nagusia San Pedro elizan, Udal korporazioa partaide dela, eta Udal Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak lagunduta.
11:30
Hamabost urtez azpiko bikote gazteentzako XXVI. Euskadiko Dantza Txapelketaren kanporaketak, San Martin plazan. Lehenengo 12 bikoteak sailkatuko dira.

12:30
Udal Musika Bandaren Pentekoste igandeko kontzertu nagusia Espoloian.
Egitaraua
"Lagartijilla", Pasodoblea, J. Martín
"La Forza del Destino", Obertura, G. Verdi
"Gero bat Gaurdanik", 2003ko Korrika, B. Mendizábal. Instrumentazioa: A. Gz. Chirlaque
"La Dolores", Jota handia, T. Bretón
"Nostradamus", Fantasia, O. M. Schwarz
"Take the a-train", Big banda, B. Strayhorn
Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque
13:00
Tuterako Jota Eskolako taldearen kantaldia, herriko kaleetan zehar.
17:30
San Martin plazatik zezen plazaraino kalejira, Zumarragako Musika Banda eta Elgoibarko dultzaineroek lagunduta. Parte-hartzaileak: mandakoak, agoaziltxoak, agintariak eta herriko zaletuen koadrilak. Geldialdia egingo dute Lasa zaharrean.
17:30
Hamabost urtez azpiko bikoteentzako XXVI. Euskadiko Dantza Txapelketa San Martin plazan, Udal Txistulari Bandak eta trikitilariek lagunduta.
18:00

Zezen festa, Salamancako López Chavez-en ganaduekin, Betizuk -zezen zaleen elkarteak- antolatua. Nobilleroak: Ekaitz Rodriguez errenteriarra eta Anton Oses, naparra. Burtzikaria: Igor Etxaniz "Kinttela", azpeitiarra.
Musika Bandak eta dultzaineroek alaituko dute ekitaldi hau.
Ondoren, Dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
19:30
Trapu zaharra antzerki taldeak Elvis joan adi!!! kale antzerkia eskainiko du Xabier Maria Munibe plazan.
23:00
Joselu Anaiekin erromeria, San Martin plazan.
Ekainak 9, astelehena
8:30
Kalejira, 25 urtez jarraian jaiak alaitzen dabilen Los Incansables txarangarekin, entzierroaren ibilbidetik, zezen plazaraino.
9:00
Bigarren entzierroa. Ibilbidea: Gaspar jatetxeko garajetik irten, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon Maria Lili kalea eta Zezen plaza.
Segidan enbolatuak, Los Incansables txarangak alaituta.
10:30
Ollagorra elkarteak antolatutako plater tiraketa, Gorlako Irubide zelaian.

11:30-13:30
Ipintza-II-ko patioan haurrentzako jolas parkea: superjumper, karrak, gaztelu puzgarriak eta abar.
Barraketan haurrentzat prezio bereziak izango dira.
11:30
Udal Musika Bandaren kalejira.
12:30
Udal Musika Bandaren kontzertua, Espoloian.
Egitaraua
- "Leitzako Herriari", Martxa, J. Ortega
- "A Discovery Fantasy", Suitea, J. de Haan (Introduction, Bolero, Rondeau, Intermezzo e finale)
- "Alma de Dios", Zartzuelako selekzioa, J. Serrano
- "The Lion King", Soinu banda, E. John – H. Zimmer
- "Bergarako Ereserkia", A. Gz. Chirlaque
Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque
16:30
Pilota partidu interesgarriak Udal Pilotalekuan.
17:00 - 20:00
Jolas parkearen jarraipena, haurrentzat. Ipintza-II institutuko patioan.
18:00
Behiekin jolasak, Los Incansables txarangak animatuta, zezen plazan.
Ondoren, Los Incansables txarangaren kalejira.
22:30
Rock kontzertua, Bideberrin, Sorkun, Kokein, Eraso, Destrucción eta Goiko rock taldeekin.
23:00
Tarantella orkestrarekin dantzaldia, Espoloian.
Ekainak 10, asteartea
8:30
Kalejira, Los Incansables txarangak alaituta, entzierroaren ibilbidetik zezen plazaraino.
9:00
Hirugarren entzierroa. Ibilbidea: Gaspar jatetxeko garajetik irten, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon Maria Lili kalea eta Zezen plaza.
Segidan enbolatuak, Los Incansables txarangak alaituta.
11:00-20:00
Pentekoste Jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako kartelen erakusketa, Udaletxeko arkupeetan.
11:30
Egunean zehar kaleak alaituko dituzte Xafre eta Zaharra eta Iosu eta Iokin trikitilari bikoteek eta Los Incansables txarangak.
11:30-13:30

Herri trenaren ibilaldia, Fraiskozuri plazatik irtenda.
12:30
Herri kirolen erakustaldia, San Martin plazan. Partaideak: Jose Antonio Gisasola "Zelai" eta Miren Urkiola harrijasotzaileak; Fausto Mugerza eta Ugaitz Mugerza aizkolariak eta Joxe Lapazaran, lastoa bota, ingudea jaso eta abarretan.
13:00
Kalejira, trikitilariek lagunduta, San Martin plazatik hasita.

14:30
Herri bazkaria, Jardun elkarteak, Xamatz dantza taldeak eta Txosna batzordeak antolatuta, San Martin plazan.
16:00
Bazkalondoan, jokoak eta Iraunkorrak txarangaren emanaldia.
16:30
Pilota partidu interesgarriak, Udal Pilotalekuan.
17:00-20:00
Herri trenaren bira, Fraiskozuri plazatik irtenda.
18:00
Enbolatuak, herriko koadrilentzat zezen plazan, Los Incansables txarangak alaituta.
Ondoren, kalejira, Los Incansables txarangarekin.
Xafre eta Zaharra eta Iosu eta Iokin trikitilari bikoteen eta Los Incansables txarangaren musika ekitaldiak egunean zehar.
20:00-21:00 eta
22:30etatik aurrera
Dantzaldia Egan taldearekin, San Martin plazan.
24:00
Bitorianatxoren igoera, San Martin plazan.
Ekainak 14, larunbata
12:00
XVIII. Koldo Eleizalde literatura lehiaketako sari banaketa Zabalotegi aretoan.
Ekainak 15, igandea
12:30
Musika Eskolako udaberriko kontzertua.
Kirol Egitaraua - Eskola Kiroletako Finalak
Ekainak 5, osteguna
Futbola
Benjaminak:..................................arratsaldeko 5,30etan
Alebinak:.......................................arratsaldeko 5,30etan
Lekua: Ipintza futbol zelaia
Areto futbola:
Alebin neskak: 6,15etan
Lekua: Ipintza Institutua
Saskibaloia:
Alebin mutilak: 5,15etan
Alebin neskak: 6etan
Benjaminak: 6,45etan
Lekua: San Martin Ikastetxea
Eskubaloia:
Alebin neskak: 5,15etan
Benjaminak: 6etan
Alebin mutilak: 6,45etan
Lekua: San Martin Ikastetxea
Trofeoen banaketa: San Martin plazan, 8,15etan
Ekainak 14, larunbata
10:00
Xake azkarreko Gipuzkoako Txapelketa, Ipintza II institutuan (Miguel Altuna berria), eta Xakeko adiskidetasun Kluben zirkuitua, leku berean.
11:00
Atletismo Froga Konbinatuak, Agorrosingo atletismoko pistetan.
Egingo diren frogak hauek izango dira: atletismoa, luzera saltoa, erreleboak: 60 m., 100 m., 1.500 m..
17:00
Xake azkarreko Euskadiko Txapelketa, Ipintza II institutuan (Miguel Altuna berria), eta Xakeko adiskidetasun Kluben zirkuitua, leku berean.
Ekainak 15, igandea
10:00
Taldekako Xake Txapelketa, "XXXII Bergara Hiria Saria", Ipintza II institutuan (Miguel Altuna berrian).
12:00
Euskal Selekzioa osatuko duten jokalariak hautatzeko XAKE lehiaketa konbinatua, Ipintza-II institutuan (Miguel Altuna berrian).
16:30
Txirrindulari lasterketa: 1.eta 2. mailako kadeteen LXVII San Antonio Saria, Lokatza ziklismo eskolak antolatuta. (Ibilbidea esku programan).
17:00
Xake partida azkarren txapelketa irekia, Ipintza II institutuan (Miguel Altuna berrian).
Jai Batzordeak ez du bere gain hartzen jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.
