Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismoa »  Jaiak »  Mendekoste Jaiak »  Penteskoste jaiak 2005 »  Pentekoste jaiak 2005, egitaraua

Pentekoste jaiak 2005, egitaraua

Maiatzak 6, ostirala

22:30: Cocidito Madrileño antzezlana Bergarako Udal Pilotalekuan.

Maiatzak 12, osteguna

17:00: Eskola arteko Herri kirol jokoen apustua: alebin mailako ikasleak (Mariaren Lagundia ikastetxe patioan). Jolas handien topaketa mundiala: benjamin mailako ikasleak (Seminarioko patioan).

19:00: Sarien zozketa parte hartzaile guztiekin Seminarioko patioan.

19:00: Aroztegi aretoaren Inaugurazio ekitaldia. Abdon Juaristi pintore bergararraren lanak ikusgai izango dira ekainaren 12 arte.

Maiatzak 13, ostirala

20:00: Jaien hasiera, etxafuegoak jaurtitzea eta Bitorianatxoren jaitsiera, San Martin plazan. Segidan, Udal Musika Bandaren Kalejira, hiriguneko kaleetan.

Udal Musika Bandakoei Elektrotuna taldekoek hartuko diete lekukoa.

Iluntzean Matxiategin barraken irekitzea, eta Bideberrin txosnen irekitzea.

23:00: Pixpila Disko Busak festa-giroa ekarriko du San Martin plazara. Drag-Queenak, gogoak, DJak.. Zatoz herriko plaza diskoteka nola bihurtzen den ikustera!

22:30: Kontzertua Bideberrin Sharon Stoner, Imuntzo eta Beloki, Harrikada eta Deskontrol musika taldeekin.

Maiatzak 14, larunbata

09:00: XXV.Haur eta Gazteen Plastika-Sariketa, Beart Bergarako Arte elkarteak antolatuta, Bolu kaleko egoitzan.

10:00: Diana Bolutik, Iosu eta Iokin soinu-joleak. Labegaraietatik, Kobok dultzaineroak. Oxirondotik, Udal Txistulari Banda. Dianaren ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak, eta Mizpirualdera joango dira.

11:00: Atletismoko froga konbinatuak Agorrosingo kirol gunean.

11:30: Herriko elkarteen arteko Bakailao lehiaketa San Martin plazan, Lacor-en laguntzarekin eta Iosu eta Iokin trikitilariek alaituta.

13:00: Haur eta gazteen plastika-lehiaketako sari banaketa, Beart Bergarako Arte elkartearen egoitzan (Bolu kalea 49).

16:30: Yarleku taldearen Numenak haurrentzako kale antzerkia San Martin Agirre plazan.

17:45: Haurrentzako bonba japoniarrak San Martin plazan.

18:30: Bergarako erraldoi, kilikili eta buruhandien konpartsaren kalejira, Bergarako Udal Txistulari Bandak eta Kobok Bergarako Gaiteroek lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, Ramon Maria Lili kalea, Ibargarai hiribidea, Fraiskozuri plaza, Irizar pasealekua, Barrenkalea eta San Martin Agirre plaza.

20:30: Mckensy's Clan Band taldekoak Eskoziatik etorriko dira bisitan propio, Bergarako Pentekosteetara. San Martin plazan itxarongo zaituzte.

22:30: Kontzertua Bideberrin Kloakao, Vhäldemar, Black Sheeps eta Obligacione taldeekin.

23:00: Dantza latindarren Pentekosteetako lehenengo lehiaketa San Martin plazan, eta ondoren Dantzaldia Montesblancos taldearekin. Eman izena Bergarako Kultura Etxean maiatzaren 6a baino lehen, eta kanporatu dantzarako grina!

Maiatzak 15, igandea

08:00: Sokamuturra San Martin plazan, Elgoibarko dultzaineroek animatuta. Ondoren alborada Udal Txistulari Bandarekin.

10:00: Euskadiko banakako xake txapelketa Ipintza II institutuan.

10:00: "LXX.Pentekoste Saria" Txirrindulari lasterketa, 23 urtez azpiko txirrindularientzat eta elite mailakoentzat, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta. Lehendakari txapelketarako puntuagarria. Irteera San Lorentzo auzotik.

11:00: Meza nagusia San Pedro parrokian. Udal korporazioa mezetara joango da, Udal Musika Bandaren eta Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin.

12:00: XXVIII. Euskadiko dantza suelto txapelketa, 15 urtez azpiko bikoteentzat, San Martin plazan, Abarka dantza elkarteak antolatuta. Kanporaketa saioa. Lehenengo 12 bikoteak sailkatuko dira arratsaldeko saiorako.

12:30: Udal Musika Bandaren Kontzertua Espoloian.

Egitaraua

  • Cántame un pasodoble. C.Cano
  • Arr: A.Gz.Chirlaque
  • La belle Héléne. Obertura. J.Offenbach
  • Euskal Herria kantuz. A.Gz.Chirlaque
  • Forrest Gump. Soinu banda. A.Silvestri
  • Jericho. Fantasia. B.Appermont
  • Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque

16:00: Haur eta gaztetxoendako eskulan tailerrak Xabier Maria Munibe plazan. Zatoz, eta itxuraldatuta irtengo duzu! Aurpegi margoketa eta ile apaindegia, tatuaia tailerra, argazki digitalaren gunea, globoflexia...

16:00: Xake azkarreko taldekako partiden txapelketa, Ipintza II institutuan.

17:00: Pilota partida profesional ikusgarriak Udal pilotalekuan.

17:30: XXVIII. Euskadiko dantza sueltoko txapelketa, 15 urtez azpiko bikoteentzat, San Martin plazan. Udal Txistulari Bandak eta Trikitilariek lagunduko dute.

19:30: Katxi Batxe De Cuchina publiko osoari, eta batez ere sukaldaritza gustuko dutenei, zuzendutako kale antzerkia Xabier Maria Munibe plazan.

23:00: Dantzaldia San Martin plazan, Tarantella taldearekin.

Maiatzak 16, astelehena

Kuadrilen eguna

08:00: Sokamuturra San Martin plazan eta Barrenkalen, Elgoibarko dultzaineroek eta Incansables txarangak animatuta. Sokamuturraren ondoren hamarretakoa San Martin plazan. Txorizo pintxoak San Joxepe elkartekoek prestatuta. Ordu berean koadrilen elkartzea San Martin plazan, eta kalejira Xapre eta Zarra eta Josu eta Jokin trikitilariekin.

10:30: Plater tiraketa Gorlako Irubide zelaian, Ollagorra taldeak antolatuta.

11:30: Mariachi Garibaldi taldearekin Doinu mexikarrak entzun ahal izango dira Bergarako kaleetan. Animatu zaitez Espoloira eramango zaituen Kantu-jiran parte hartzera!

12:00: Koadrilen aurkezpena eta jokoen hasiera San Martin plazan. 16 urtetik 102 urte artekoek parte hartu dezakete. Jokoak:

  • Txerri harrapatzea
  • Asto karrera (4 hankadun astoak antolatzaileek ekarriko dituzte. 2 hankadunak koadrilen kontu).
  • Sokatira
  • Zaku karrera
  • Txingak (25 kilo. 50 kilokoekin aritzeko esne-zopa gehiago hartu beharra dago!).

12:30: Kontzertu mexikarra Espoloian, Mariachi Garibaldi taldearekin.

14:30: Herri bazkaria: paella erraldoia. Lo-kuluxkarako garaian Incansables txarangakoek, eta Xafre eta Zarra eta Iosu eta Iokin trikitilariek lo ez hartzeko kantak joko dituzte. Txartelak salgai 8 ?tan Kortazar, Pol-Pol eta San Joxepe elkartean. Bazkal ostean, euskal kantuen saioa.

17:00: Jokoak berriro, bergararrak sasoian gaudela erakusteko, musikaz lagunduta.

18:30: Pazkoak 2005 Miss eta Mister jator lehiaketa. Saria: 150 ?ko erosketa txartel bana Bedelkarreko dendetan gastatzeko.

19:00: Koadrila irabazleari sari-banatzea. Saria: asteburu bateko egonaldia Nafarroako nekazaritza-turismoko etxe batean.

19:00: Bergara hiria pilota-txapelketako finalak Bergarako Udal pilotalekuan.

19:30: Kalejira Xafre eta Zarra eta Iosu eta Iokin trikitilariekin. Nekatzen direnean Incansables txarangakoek hartuko diete erreleboa, hauek ez dira nekatzen-eta.

22:30: Kontzertua Bideberrin Sagarroi, Holy Sheep, Aby Kem eta Skunk taldeekin.

23:00: Erromeria San Martin plazan Tapia eta Leturia taldearekin eta Iokin Otamendi dantzariarekin.

23:00: Camp dantzaldia Espoloian, Nueva Alaska taldearekin.

Maiatzak 17, asteartea

Umeen eguna

08:00: Sokamuturra San Martin plazan eta Barrenkalen, Elgoibarko dultzaineroen eta Incansables txarangaren animazioarekin.

11:00 - 14:00: Pentekosteetako kartel-lehiaketara aurkeztutako Kartelak erakusgai izango dira, Udaletxeko arkupeetan.

11:30 - 13:30: Herri-trenarekin txango turistikoa egiteko aukera. Irteera guztiak Fraiskozuri plazatik egingo dira.

11:30 - 13:30: Haurrentzako jolas-parkea Ipintza II-ko patioan. Gaztelu puzgarriak, kars-ak,... izango dira.

12:30: Herri kirolen erakustaldia San Martin plazan. Ernesto Ezpeleta "Bihurri", Jose Inazio Flores, Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a eta Ana Berasategi. Aizkoran, harri jasotzen, txinga eramaten, trontzan, lastoa altxatzen... arituko dira. Aurkezle-lanak Gabixolak egingo ditu.

16:00: Sakarekin umeentzako jolasak plazan. Poniak, zezentxoak...

17:00: Pilota-partida profesionalak Bergarako Udal-pilotalekuan.

17:00 - 20:00: Herri-trenrekin txango turistikoa egiteko aukera. Irteera guztiak Fraiskozuri plazatik egingo dira.

17:00 - 20:00: Haurrentzako jolas-parkea Ipintza II-ko patioan. Jolas-parkea ixterakoan, Incansables txarangaren laguntzarekin, Denok San Martin plazara kalejiran!!! Han...

20:15: Gaztetxoentzako kontzertua Betizu taldearekin San Martin plazan. Mugitu eskeleto hori!

21:30 - 24:00: Euskal karaoke eta DJ festa San Martin plazan, Txatxilipurdi taldearen eskutik.

24:00: Bitorianatxoren igoera eta agurra, eta Pentekoste jaien amaiera San Martin plazan Incansables txarangarekin.

Maiatzak 21, larunbata

11:00: Atletismo froga konbinatuak, Agorrosingo Atletismoko pistetan.

16:00: Bergara Hiria xakeko adiskidetasun Kluben zirkuitua, Ipintza II institutuan.

Maiatzak 22, igandea

Haurren eguna, Bergarako Xamatz dantza taldeak antolatuta, Abarka dantza elkartearen laguntzarekin.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI