Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismoa »  Jaiak »  Mendekoste Jaiak »  Pentekoste jaiak 2006 »  Pentekoste jaiak 2006, egitaraua

Pentekoste jaiak 2006, egitaraua

Maiatzak 28, igandea

  • 12:30: Bergarako Musika Eskolaren Udaberriko kontzertua Udal Pilotalekuan.

Ekainak 2, ostirala

  • 20:00: Jaien hasiera, etxafleroen jaurtiketa eta Bitorianatxoren Jaitsierarekin, San Martin plazan. Segidan, Udal Musika Bandaren Kalejira, hiriguneko kaleetan.
  • 20:30: Mckensy's Clan Band-eko eskoziarren kalejira. Iaz Pentekosteak gustatu zitzaizkiela-eta, aurten ere gure artean egon nahi dute. Animatu beraiekin kalejiran ibiltzera! Iluntzean Matxiategin Barraken irekitzea eta Bideberrin Txosnen irekitzea.
  • 22:30: Kontzertua Bideberrin Doubling Boys, Trapatoni,Ezinean eta Biok musika taldeekin.
  • 23:30: Carbon Club, Markeliņe antzerki taldearen kaleko ikuskizuna San Martin plazan.

Ekainak 3, larunbata

  • 09:00: XXV. Haur eta gazteen plastika sariketa, Beart Bergarako Arte elkarteak antolatuta, San Martin plazan. Euria eginez gero Beart-en egoitzan, Bolu 49n.
  • 10:00: Diana. Labegaraietatik, Xapre eta Zarra soinu-joleak. Bolutik, Udal Txistulari Banda. Oxirondotik, Kobok dultzaineroak. Dianaren ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak, eta Mizpirualdera joango dira.
  • 11:00: Herriko elkarteen arteko bakailao lehiaketa San Martin plazan, Lacor-en laguntzarekin eta Xapre eta Zarra trikitilariek alaituta.
  • 11:00: Atletismoko froga konbinatua Agorrosingo kirol gunean.
  • 13:00: Haur eta gazteen plastika lehiaketako sari banaketa, San Martin plazan. Euria eginez gero Beart Bergarako Arte elkartearen egoitzan (Bolu kalea 49).
  • 16:30: Goloka taldearen Berpiztuak antzezlaneko panpin erraldoiak etorriko dira, hilobitik berpiztu ondoren, Bergarako kaleetara. Kontuz! Parranda zale hutsak dira, eta dantza-lagun bila dabiltza...
  • 17:45: Haurrentzako bonba japoniarrak San Martin plazan.
  • 18:30: Bergarako erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsaren kalejira, Bergarako Udal Txistulari Bandak eta Kobok Bergarako Gaiteroek lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, Ramon Maria Lili kalea, Ibargarai hiribidea, Fraiskozuri plaza, Irizar pasealekua, Barrenkalea eta San Martin Agirre plaza.
  • 20:00: Mckensy's Clan Band taldeko eskoziarren kalejira. Hauekin ezetz aspertu!
  • 22:30: Kontzertua Bideberrin Lord Witch,Beforce, Cool Panic eta New Christs taldeekin. CONCIERTO en Bideberri con los grupos Lord Witch,Beforce, Cool Panic y New Christs.
  • 23:00: Dantza latindarren pentekosteetako bigarren lehiaketa San Martin plazan, eta ondoren dantzaldia Montesblancos taldearekin. Eman izena Bergarako Kultura Etxean maiatzaren 26a baino lehen, eta kanporatu dantzarako grina!

Bergara Hiria 1.motokross lehiaketa Arrasate Motozale Elkarteak antolatuta, Eginoko zelaietan (Candy lantegiaren ondoan).

  • 11:45: Entrenamenduen hasiera
  • 13:30: Goizeko lasterketaren hasiera
  • 16:00: Arratsaldeko lasterketaren hasiera
  • 19:30: Sari banaketa

Ekainak 4, igandea

  • 08:00: Alborada Udal Txistulari Bandarekin.
  • 08:30: Sokamuturra San Martin plazan, Elgoibarko dultzaineroek animatuta.
  • 10:00: Euskadiko Banakako Xake Txapelketa Ipintza II institutuan.
  • 10:00: "LXXI.Pentekoste Saria" Txirrindulari lasterketa, 23 urtez azpiko txirrindularientzat eta elite mailakoentzat, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta. Lehendakari txapelketarako puntuagarria. Irteera San Lorentzo auzotik.
  • 11:00: Meza nagusia San Pedro parrokian. Udal korporazioa mezetara joango da, Udal Musika Bandaren eta Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin.
  • 12:00: Euskal dantzen erakustaldia San Martin plazan, Abarka dantza elkarteak antolatuta.
  • 12:30: Udal Musika Bandaren Kontzertua Espoloian.
  • 16:00: Xake azkarreko taldekako partiden txapelketa Ipintza II institutuan.
  • 16:30 Kale antzerki emanaldia: Panta Rhei taldearen Txaribari antzezlana Xabier Maria Munibe plazan.
  • 17:00: Pilota partida profesional ikusgarriak Udal pilotalekuan.
  • 17:30: XXIX.Euskadiko dantza askatuko txapelketa, 16 urtez azpiko bikoteentzat, San Martin plazan, Kutxaren laguntzarekin. Udal Txistulari Bandak eta trikitilariek lagunduko dute.
  • 19:30: Urko menaia kantariarekin denok dakizkigun euskal kantu tradizionalez gozatzeko aukera Munibe plazan.
  • 21:00: ES3IN kaleko dantza antzerki ikuskizuna, batez ere gazteei eta gazte sentitzen direnei zuzenduta, Fraiskozuri plazan. Kanporatu zure estresa dantzaren bidez!
  • 23:00: Dantzaldia San Martin plazan Esmeralda taldearekin.

Ekainak 5, astelehena

Kuadrilen eguna

  • 08:30: Sokamuturra San Martin plazan eta Barrenkalen, Elgoibarko dultzaineroek animatuta.
  • 10:30: Plater tiraketa Gorlako Irubide zelaian, Ollagorra taldeak antolatuta.
  • 11:00: Koadrilen elkartzea eta ondoren txorizo hamaiketakoa guztientzat San Martin plazan.
  • 11:00-15:00: Barrakak merkeago, euro batekin 2 bidai.
  • 11:30: Kuadrilen arteko pentatloi txapelketarako izen-ematea San Martin plazan. Ondoren, Xapre eta Zarra trikitilariek gidaturiko soinu eta pandero bidezko triki-kalejira Bergarako kaleetan.
  • 12:00: Koadrilen arteko jolasak San Martin plazan: Asto lasterketa, zaku karrera, lokotx biltzea, sokatira... eta sorpresa ugari.
  • 12:30: Eguerdiko kontzertua Espoloian, Tarantella taldearekin.
  • 14:30: Herri Bazkaria San Martin plazan. Txartelak salgai Pol-Polen, Kortazarren eta San Joxepen. Bazkaria Incansables txarangakoek animatuko dute.
  • 17:00: Koadrilen arteko biao herrikoiaren ondoren jokoak.
  • 18:30: II.miss eta mister jator lehiaketa. Saria: 150 euroko erosketa txartel bana Bedelkar merkataritza elkarteko dendetan gastatzeko.
  • 19:00: Bergara Hiria pilota txapelketako finalak.
  • 19:30: Triki kalejira berriro herriko kaleetan Xafre eta Zarra trikitilariekin eta Incansables txarangarekin.
  • 22:30: Kontzertu Bideberrin Hound Dogs, Belceblues eta Saddle Tramps taldeekin. Kontzertuen ondoren DJ Bullek girotuko du txosna gunea.
  • 23:00: Erromeria San Martin plazan Imuntzo eta Beloki.
  • 23:00: Camp dantzaldia Espoloian Tarantella taldearekin.

Ekainak 6, asteartea

Umeen eguna

  • 08:30: Sokamuturra San Martin plazan eta Barrenkalen, Incansables txarangaren animazioarekin.
  • 11:00-20:00: Pentekosteetako kartel lehiaketara aurkeztutako Kartelak erakusgai izango dira, Udaletxeko arkupeetan.
  • 11:30-13:30: Herri trenarekin txango turistikoa egiteko aukera. Irteera guztiak Fraiskozuri plazatik egingo dira.
  • 11:30-13:30: Haurrentzako jolas-parkea Ipintza II-ko patioan. Gaztelu puzgarriak, goming-a, kars-ak,... izango dira.
  • 12:30: Herri kirolen erakustaldia San Martin plazan. Ugaitz eta Aratz Mugertza Anjel Arrospideren aurka aizkoran, eta Inaxio eta Iņaki Perurena harrijasotzen. Aurkezlea: Gabixola.
  • 16:00: Hortzmuga taldearen Zirko Iluna Haurrentzako kale Antzerkia Xabier Maria Munibe plazan. Txotxongilo erraldoiak, piztiak, akrobatak, malabaristak... guztiak elkartuko dira Munibe plazan.
  • 17:00: Pilota partida profesionak Udal pilotalekuan.
  • 17:00-20:00: Herri trenarekin txango turistikoa egiteko aukera. Irteera guztiak Fraiskozuri plazatik egingo dira.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako jolas-parkea Ipintza II-ko patioan. Jolas parkea ixterakoan, Incansables txarangaren laguntzarekin, denok San Martin plazara kalejiran!!!
  • 20:15: Kanpanolue gaztetxoendako dantzaldia, Munibe plazan. Egin ezazu bat jolasarekin, antzerkiarekin eta dantzarekin!
  • 22:00-24:00: Tximeleta taldearekin dantzaldia San Martin plazan.
  • 24:00: Bitorianotxoren igoera eta agurra Incansables txarangarekin, eta Pentekoste jaien amaiera San Martin plazan.
  • 24:30-02:00: Tximeleta taldearekin dantzaldia San Martin plazan.

Ekainak 7, asteazkena

Egun guztian barrakak merkeago: euro batekin 2 bidai.

Ekainak 9, ostirala

  • 20:00: Bergara Hiria argazki lehiaketako sari banaketa Aroztegi aretoan.

Ekainak 10, larunbata

  • 12:00: XXI.Koldo Eleizalde literatura lehiaketako sari banaketa, Zabalotegi aretoan.

Ekainaren 2tik 11ra

Bergara Hiria argazki lehiaketako erakusketa Aroztegi aretoan.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI