Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismoa »  Jaiak »  San Martin Jaiak »  San Martin Jaiak 2006 »  San Martin Jaiak 2006

San Martin Jaiak 2006

Irailak 6, asteazkena

12:00: "Euskadi Rural. Siglo XXI. Ezagutu eta eskertu" argazki erakusketaren inaugurazioa Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan. Irailaren 16ra arte ikusgai. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00 - 20:30. Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00.

Irailak 7, osteguna

19:00: GAZTA DASTATZE IKASTAROA Bergarako kultura etxean, Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendaduraren Elkartearen eskutik. Izen-ematea dohainekoa, irailaren 5a baino lehen Bergarako kultura etxera deituta (943 77 91 59). Plazak mugatuak izango dira, eta Bergarakoek lehentasuna izango dute.

Irailak 8, ostirala

18:00: Kiki, Moko eta Koko pailazoen emanaldia Munibe plazan Jardun Euskara Elkarteak antolatuta.

Irailak 9, larunbata

10:00: BARAZKI, FRUITU, GAZTA eta LORE MOZTUEN lehiaketa San Martin plazan.

10:30-13:30: JARDUN elkarteko trikitilari taldearekin KALEJIRA.

11:30: Eusko Labela duten HEGALUZEEN DASTATZEA, Kalitatea Fundazioaren eta Aritzeta abesbatzaren laguntzarekin, Munibe plazan.

13:30: Barazki, fruitu, gazta eta lore moztuen lehiaketako SARI BANAKETA.

Irailak 13, asteazkena

19:00: "Baserriaren eginkizuna gizartearen etorkizunean" izenburuarekin DIAPORAMA EMANALDIA Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan, Xabier Akizuren eskutik.

Irailak 15, ostirala

18:30: BONBA JAPONIARRAK haurrentzat San Martin Agirre plazan.

19:00: Bergarako ERRALDOI, KILIKI eta BURUHANDIEN KONPARTSAREN KALEJIRA, Udal Txistulari Bandak eta Kobok Bergarako gaiteroen taldeak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, Ramon Maria Lili kalea, Ibargarai hiribidea, Fraiskozuri plaza, Irizar pasealekua, Barrenkalea eta San Martin Agirre plaza.

19:30: PILOTA PARTIDAK: Bergarako Udal Pilotalekuan "Bergara Hiria" txapelketako errebantxa.

22 urtez azpikoak: Ollo-Etxeberria/ Larrañaga-Larrañaga

Nagusiak: Renobales-Gutierrez/Aio-Apraiz

22:30: NAGUSIEN DANBORRADAren irteera, Udal Musika Bandak lagunduta. Ibilbidea: Udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza.

Ondoren Trikidantz taldearekin DANTZALDIA San Martin plazan.

Irailak 16, larunbata

San Martin Agirre eguna

08:30: DIANA, Udal Txistulari Bandarekin.

09:00: SOKAMUTURRA, herriko kaleetan zehar.

10:00-13:00 UMEENTZAKO UR JOLAS ETA UR PUZGARRIAK Agorrosingo igerilekuan. 8-14 urte bitarteko umeentzat.

11:00: MEZA NAGUSIA San Pedro elizan. Udal Korporazioa joango da, Udal Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak lagunduta.

11:15: KALEJIRA Udal Musika Bandarekin.

12:30: Udal Musika Bandaren KONTZERTUA San Martin plazan.

12:30: Agorrosin kirol eta kultura eremuaren INAUGURAZIO OFIZIALA. Agurra, zinta mozketa eta politikariekin bisita.

13:00etatik aurrera, AGORROSINGO INSTALAZIOEN ERABILERA ASKEA 20:00ak arte.

16:00: HERRITARRARENTZAKO BISITALDI GIDATUA. Teknikari batekin eraikin osoari bisita egingo zaio.

16:00-21:00: GAZTETXOENTZAKO XAKE TXAPELKETA Martinez de Irala gimnasioan.

17:00-19:00: SPINNING eta AERODANCE SAIO IREKIAK Agorrosinen. (Izen ematea bertan ordu erdi lehenago).

17:00: lehen txanda / primera sesión

17:45: bigarren txanda / segunda sesión

18:30: azken txanda / última sesión

18:00: HAURREN DANBORRADA, Musika Eskolako Bandak lagunduta. Ibilbidea: Udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza. Ondoren, Kenkeliba perkusio taldearen KALEJIRA Bergarako kaleetan.

20:00etan Agorrosingo kirol eremuaren ITXIERA.

22:30: SUZKO ERRUBERAK Agorrosinen.

23:00: Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia

Irailak 17, igandea

09:00: AGERIKO XXXIII. PINTURA LEHIAKETA, Beart elkarteak antolatua, Bergarako Kultura Etxean. Arratsaldeko 18:30ean izango da sari banaketa Kultura Etxean. Ondoren, aurkeztutako lanen erakusketa zabalduko da eta ikusgai izango da, irailaren 18tik 30era, biak barne, Bergarako Kultura Etxean.

09:00: 2. SAN MARTIN ARGAZKI RALLYA, Pol-Pol Argazki Elkartearen laguntzarekin. Izena ematea Zabalotegi kaleko 5ean, 8:30etik 9:00etara.

09:30: ERREILENO ETA TOSTOIEN KOFRADIAKO KAPITULUA.

09:30: Kofradiei ONGIETORRIA Bergarako Udal Pilotalekuan.

10:45: MARTXA, zeremoniako jantziekin, Bergarako Udal Pilotalekutik Moja Klaratarren Komenturaino, Udal Txistulari Bandak lagunduta.

11:00: MEZA Alai-Taldea abesbatzak kantatua.

11:45: HERRI DESFILEA, San Martin plazaraino, Udal Txistulari Bandak lagunduta.

12:15: Kofradiaren VII. KAPITULUA, Udaletxeko Areto Nagusian.

10:00: XLI. SAN MARTIN TXIRRINDULARI LASTERKETA, Lehendakari Txapelketa, 19-20 urte dituztenentzat, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatua. Irteera eta helmuga San Lorentzo auzoan izango dira.

10:00-20:00: ATE IREKIEN JARDUNALDIA AGORROSINEN herritarrek instalazioak erabil ditzaten.

10:00: HERRITARRARENTZAKO BISITALDI GIDATUA Agorrosinen.

11:00: AQUAEROBIK SAIO IREKIA Agorrosinen. Izen ematea bertan, ordu erdi lehenago.

11:00-14:00: BERGARA HIRIA xake txapelketa. Adiskidantzazko kluben zirkuitua, Martinez de Iralako gimnasioan.

16:00-19:00: UMEENTZAKO JOLAS ETA PUZGARRIAK Agorrosinen. 8-14 urte bitarteko umeentzat.

16:30-21:00: NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA IREKIA Martinez de Iralako gimnasioan.

17:00: HERRITARRARENTZAKO BISITALDI GIDATUA Agorrosinen.

19:00-20:30:GLOBO AEROSTATIKOA Seminarioko patioan.

Irailak 22, ostirala

19:30: BIKOTE NAGUSIENTZAKO XXII.DANTZA TXAPELKETA, "Moises Azpiazuren oroimenez", Bergarako Udal Pilotalekuan, Abarka dantza elkarteak antolatuta.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI