Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismoa »  Jaiak »  San Martin Jaiak »  San Martin jaiak 2007 »  San Martin jaiak 2007, egitaraua

San Martin jaiak 2007, egitaraua

Irailak 6, eguena

  • 19:00 GAZTA DASTATZE IKASTAROA Bergarako kultura etxean, Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendaduraren Elkartearen eskutik. Izen-ematea dohainekoa, irailaren 3a baino lehen Bergarako kultura etxera deituta (943 77 91 59). Plazak mugatuak izango dira, eta Bergarakoek lehentasuna izango dute.

Irailak 8, zapatua

  • 10:00 BARAZKI, FRUITU, GAZTA ETA LORE MOZTUEN LEHIAKETA San Martin plazan.
  • 11:00-13:30 Bergarako trikitilariekin KALEJIRA. Goizean zehar ODOLOSTEEN DASTAKETA Luis Mari Rezola, Pello Urzelai eta Jon Leturia harakinei esker, San Martin plazan.
  • 13:30 Barazki, fruitu, gazta eta lore moztuen lehiaketako SARI BANAKETA.
  • 17:30 GAZTETXOENTZAKO ZEZENTXOAK ETA PONIAK San Martin plazan.
  • 18:30 GAZTETXOENTZAKO JOLAS ETA TAILERRAK, Jardun Euskara Elkartearen eskutik, Munibe plazan.

Irailak 9, domeka

  • 09:00 AGERIKO XXXIV. PINTURA LEHIAKETA, Beart elkarteak antolatua, Bergarako Kultura Etxean. Arratsaldeko 18:30ean izango da sari banaketa Kultura Etxean. Ondoren, aurkeztutako lanen erakusketa zabalduko da eta ikusgai izango da, irailaren 10etik 22ra, biak barne, Bergarako Kultura Etxean.

Irailak 14, ostirala

  • 17:00 LA RESIDUAL, materialak birziklatzeko tailerra, Munibe plazan. Ondoren kalejira.Ekarri tomate, azeituna eta bestelako potoak eta parte hartu!
  • 20:00-21:30 Bergarako EMON taldearen KONTZERTUA San Martin plazan.
  • 22:30 BANDEÉ DEPLACEE, Deabru Beltzak taldearen azken ikuskizuna, San Martin plazan hasita.
  • 23:30 IMUNTZO ETA BELOKI taldearekin kontzertua San Martin plazan.

Irailak 15, zapatua

  • 09:00 SOKAMUTURRA, herriko kaleetan zehar.
  • 11:00-13:00 ERREKORTADOREEN ESKOLA IBILTARIA Seminarioko patioan. Bergarako errekortadoreen eskutik. 16 urte arteko gazteentzat.
  • 12:00 Bergarako Udal Musika Bandaren historia jasotzen duen liburuaren aurkezpena, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
  • 14:30 TXOMINGEROEN BIGARREN HERRI BAZKARIA Munibe plazan, Doneztebeko Beti Alai txarangak alaiturik. Bazkalondoan kantu saioa Urko Menaia kantariarekin.
  • 16:00-21:00 Elkarteen arteko XAKE AZKARREKO XV.TXAPELKETA, Agorrosingo ekintza gunean.
  • 17:00 KOADRILEN ARTEKO JOLASAK Munibe plazan.
  • 17:00 Mari Taldearen "Beldurraren apoa" TXOTXONGILO EMANALDIA Simon Arrieta plazan.
  • 18:00 BONBA JAPONIARRAK haurrentzat San Martin Agirre plazan.
  • 18:30 Bergarako ERRALDOI, KILIKI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAREN KALEJIRA, Udal Txistulari Bandak eta Elgoibarko gaiteroen taldeak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Irizar pasealekua, Barrenkalea eta San Martin Agirre plaza.
  • 19:30 PILOTA PARTIDAK: Bergarako Udal Pilotalekuan "Bergara Hiria" txapelketako errebantxa: 22 urtez azpikoak: Esteban-Beroiz/Idoate-Etxeberri. Nagusiak: Onsalo-Jauregi/Erroizenea-Bengoetxea
  • 19:30 Beti Alai txarangarekin KALEJIRA Bergarako kaleetan.
  • 22:30 NAGUSIEN DANBORRADAren irteera, Udal Musika Bandak lagunduta. Ibilbidea: Kultura etxea, Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Ramon Maria Lili, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza. Ondoren...DANTZALDIA Joselu Anaiak taldearekin San Martin plazan.

Irailak 16, domeka

San Martin Agirre eguna

  • 08:30 DIANA, Udal Txistulari Bandarekin.
  • 09:00 SOKAMUTURRA, herriko kaleetan zehar.
  • 10:00 XLII. SAN MARTIN TXIRRINDULARI LASTERKETA, Lehendakari Txapelketa, 19-20 urte dituztenentzat, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatua. Irteera eta helmuga poligonoan izango dira.
  • 10:00-14:00 XXV.elkarteen arteko xake azkarreko txapelketa, Agorrosingo ekintza gunean.
  • 11:15 KALEJIRA Udal Musika Bandarekin.
  • 12:30 Udal Musika Bandaren KONTZERTUA San Martin plazan. Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque
  • 18:00 HAURREN DANBORRADA, Musika Eskolako Bandak lagunduta. Ibilbidea: Kultura etxea, Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Ramon Maria Lili, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza.
  • 19:30-22:30 DANTZALDIA Egan taldearekin San Martin plazan.
  • 22:30 SUZKO ERRUBERAK Agorrosinen.
  • 22:45-23:45 DANTZALDIA Egan taldearekin San Martin plazan.
  • 09:30 ERREILENO ETA TOSTOIEN KOFRADIAKO VIII.KAPITULUA.
  • 09:30 Kofradiei ONGIETORRIA Bergarako Udal Pilotalekuan.
  • 10:30 MARTXA, zeremoniako jantziekin, Bergarako Udal Pilotalekutik Moja Klaratarren Komenturaino, Udal Txistulari Bandak lagunduta.
  • 11:00 MEZA Alai-Taldea abesbatzak kantatua.
  • 11:45 HERRI DESFILEA, Moja Klaratarren Komentutik San Martin plazaraino, Udal Txistulari Bandak lagunduta.
  • 12:15 Kofradiaren VII. KAPITULUA, Udaletxeko Areto Nagusian.

Irailak 19, asteazkena

  • 19:00etan film laburren emanaldia Aroztegi aretoan.

Irailak 21, ostirala

  • 19:30 BIKOTE NAGUSIENTZAKO XXIII.DANTZA TXAPELKETA, ?Moises Azpiazuren oroimenez?, Bergarako Udal Pilotalekuan, Abarka dantza elkarteak antolatuta.

Erakusketak

Aroztegi aretoa

Abuztuaren 24tik irailaren 16ra Iñigo Arregiren margolari eta eskultorearen erakusketa.

Irailaren 21etik 30era Kirol argazki lehiaketako lanen erakusketa

Kultura etxean

Irailaren 10etik 22ra Ageriko XXXIV. pintura lehiaketako lanen erakusketa, Beart elkarteak antolatua.

Jai Batzordeak ez du beregain hartzen jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI