Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismoa »  Monumentuak »  Goenkaleko 3. Etxea

Goenkaleko 3. Etxea

Goenkaleko etxea

XVI. gizaldiaren hasieran eraikitako etxe honek harri landuz dauka jasoa behe solairua eta lehenengo altuera sostengatzen duten oinarri edo mentsulak ere harrizkoak dira eta gotiko estilokoak. Zura erabili beharrean harriz egindakoa izanagatik iraun du eraikuntzak, Ertaroan ugariak ziren sute ikaragarriek ez baitzuten guztiz hondatu edo erraustu. Bartzelonako "El Pueblo Espaņol" izeneko parkean erreproduzituta dagoen etxe bitxi honetan jaio zen, 1878 urtean, Koldo Eleizalde jauna, idazlea, euskaraz egindako hezkuntzaren bultzatzailea eta Euskaltzaindiaren sortzailetarikoa izan zena.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI