Olaso dorrea

Monumentuaren argazkia

Reizabal eta Monzon izenez ere ezagutzen dena, XVI. mende hasierako eraikuntza trinkoa eta indartsua da. Olasok, dorre gogorra duen etxearen antza hartzen du. Etxe honetan obra ugari egin dira fatxadetan: leihoak itxi eta zabaldu egin dira eta korridoreak zein galeriak ipini eta kendu zaizkio.

Hala ere, dorre honek ez du galdu bere jatorrizko indarra ez eta izaera sendoa ere. Kareharrizkoa eta bi gorputzekoa:

  • Bata garaia da eta dorre itxura dauka.
  • Bestea zabalagoa da eta lehenengoa baino altuera gutxiagokoa.

Nabarmentzekoak dira bere gorputz zilindriko edo garitoiak, dorrearen eta gorputz zabalagoaren angeluetan daudenak. Hauek, benetan ederrak direnak, luzeak dira, eraikuntzaren erlaiza gailentzen dute pinakulu gisa eta flamero dotorez errematatzen dira. XVII. mendean, dorre forma duen gorputza hegal barroko bikain batekin apaindu zen. Hegalaren kabrioen artekotan, inskripzio hau irakurri dezakegu: M satissima conzebida sin mancha de pecado original. Amén.