Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Liburutegia »  Zerbitzuak

Zerbitzuak

Liburutegiko erabilera

Liburutegiko zerbitzuak doainekoak dira. Hemendik aurrera txartel bakarrarekin Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko edozein Udal Liburutegiko zerbitzuak erabili ahal izango dira. Bazkide bakoitzak hiru liburu eta hiru material berezi (DVDak, bideoak, CDak edo CD-Romak) mailega ditzake ohiko bere liburutegian, beti txartela erakutsiz.

Mailegua

Liburuen mailegu epea 15 egunekoa da eta material bereziena zazpikoa. Epe hau luzatu ahal izango da beste bazkide batek eskatu ez badu. Mailegu-epea bukatzean, atzerapen egun bakoitzeko eta dokumentu bakoitzeko egun bat debekatuko zaizu mailegu zerbitzua erabiltzea. Mailegatutako dokumentua apurtu, galdu edo bueltatzen ez baduzu, berri bat erosi beharko duzu, guztion onerako.

Maileguak berritzeko argibideak

Liburua berriz ere maileguan hartu nahi duenak Internet bidez egin lezake. Hona hemen eman beharreko pausuak:

1 Helbide honetan klik egin

2 Sartu zure irakurle-txartelaren zenbakia eta pasaitza (zein den ez badakizu, eska ezazu zure ohiko Udal liburutegian)

3 Konektatu

4 Klik egin "nire liburutegian" botoian

5 Maileguetan sakatu eta zure maileguen egoera ikusiko duzu eta maileguaren azken bost egunetan berritzeko aukera izango duzu.

Liburutegien arteko mailegua

Bergarako liburutegiarekin mailegua egiten duten liburutegiak:

  • Koldo Mitxelena.
  • Gasteizko Kultura Etxea (Peņaflorida)
  • Autonomia Erkidegoko beste liburutegi batzuk

Bergarako Udal Liburutegiak gestionatuko ditu liburutegien arteko maileguak.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI