Balorazio orokorra
Jaitsi hemen Balorazio orokorra (pdf formatua, 87kb)
2005eko neurketa eta azken urteetakoak oinarri hartuta, honako balorazio laburra egingo genuke:
Alde positiboan, bereziki, helduetan gertatzen ari den pausoz pausoko igoera aipatuko genuke. Badirudi igoera hori antzematen dela haurren presentziarik gabeko kasuetan ere. Era berean, alde positiboan nabarmentzekoa iruditzen zaigu neska gazteek (%15-24 urte bitartekoek) duten erabilera-maila altua % 60 ingurukoa.
Bestalde, alde negatiboan mutil gazteetan ikusten den erabilera baxua aipatuko genuke, adin bereko nesken erabilerarekin konparatuta, haien erdia erabiltzen baitute. Hizkuntza politikaren hurrengo urteetako ildoak zehaztean oso kontuan hartu beharreko puntua izango da.
