Emaitza orokorrak: urtez urteko bilakaera
1. taula. Erabilera orokorra, urtez urteko bilakaera (%).

1. grafikoa. Erabilera orokorra, urtez urteko bilakaera (%).

Balorazioa: Urtetik urtera gorabeherak badauden arren, oro har, ez da antzematen bilakaera garbirik.
Edozein modutan esan beharra dago, horrek ez duela esan nahi euskararen erabilera bere barnean guztiz egonkorra eta berdina denik, gertatzen ari dena honako hau baita: adin-tarte batzuetan euskararen erabilera gorantz doa eta beste batzuetan (zaharretan, esaterako) beherantz. Hori 3.3. puntuan ikus daiteke.
