Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara »  Euskararen kaleko erabileraren neurketa (2005) »  2005eko emaitzak eta bilakaera »  Sexuaren araberako emaitzak adin-tarteka

Sexuaren araberako emaitzak adin-tarteka

Hona hemen sexuaren araberako emaitzak adin-tarte guztietan jasotzen dituen taula:

5. taula. Erabilera, sexuaren eta adin-tarteen arabera, urtez urte (%)

Erabilera, sexuaren eta adin-tarteen arabera, urtez urte, taula

Jarraian adin-tarte bakoitzean sexu bakoitzaren emaitzak azaltzen dituzten grafikoak dituzue bakoitzari buruzko balorazio labur batekin.

0-14 adin-tartea

5. grafikoa. Erabilera, 0-14 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 0-14 adin tartean, sexuaren arabera, grafika

Balorazioa: Adin tarte honetan emakumezkoek adierazten dute euskara erabiltzeko joera handiagoa. Aldea urte gehienetan 12-15 puntu ingurukoa da.

15-24 adin-tartea

6. grafikoa. Erabilera, 15-24 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 15-24 adin tartean, sexuaren arabera, grafika

Balorazioa: Gazteen adin tarte honetan, emakumezko eta gizonezkoen arteko aldea besteetan baino nabarmen handiagoa da: 30 puntu ingurukoa. Hementxe dugu, gainera, neurketak azaltzen duen daturik kezkagarrienetako bat: adin-tarte honetako mutilen erabilera baxua, kasu batzuetan helduen erabilerarekin alde handirik azaltzen ez duena.

25-64 adin-tartea

7. grafikoa. Erabilera, 25-64 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 25-64 adin tartean, sexuaren arabera, grafikoa

Balorazioa: Nahiz eta emakumezkoek euskaraz egiteko joera handiagoa adierazten duten, adin tarte honetan gazteagoetan baino alde txikiagoak nabari dira. Baliteke, gainera, alde hori txikiagoa izatea umeen presentziarik gabeko erabilera bakarrik kontuan hartuko bagenu. Hau da, emakumeen erabilera handiagoa izatea eragiten duen faktore bat honakoa izatea: emakumeak sarriago ibiltzen direla umeekin gizonezkoak baino.

65-... adin-tartea

8. grafikoa. Erabilera, 65 urtez gorakoetan, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 65 urtez gorakoetan, sexuaren arabera, grafikoa

Balorazioa: Nahiz eta zenbait urtetan emakumeek erabilera altuagoa eman ez da alde handirik nabari.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI