Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara »  Euskararen kaleko erabileraren neurketa (2005) »  2005eko emaitzak eta bilakaera »  Haurren presentziaren araberako emaitzak

Haurren presentziaren araberako emaitzak

Azken urteetako neurketetan kontuan hartu ohi den beste aldagai bat haurren presentziarena da, izan ere, datuek erakusten dute elkarrizketetan haurrak izateak edo ez izateak beste adin-tartekoen erabileran ere eragiten duela.

Hona hemen urtez urteko datuak (euskaraz, %). Gauza bat argitu beharra dago: atal honetan "nagusi" esaten denean gazte, heldu eta zahar hartzen direla:

6. taula. Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2005 (%)

Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2005, taula

9.grafikoa. Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2005 (%)

Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2005

Esan beharra dago umeen presentziaren aldagaia ez dela urte bakoitzean egin izan diren egun guztietako neurketetan kontuan hartu. Normalean, guztira 5 neurketa egin ohi dira guztira eta 2-3 neurketatan erabili ohi dira sexuaren eragina neurtzeko fitxak eta besteetan umeen presentziaren eragina neurtzekoak. Datuon fidagarritasuna, beraz, txikiagoa izan liteke.

Balorazioa: Urtez urteko datuek adierazten dutenez, haurren presentziak eragin nabarmena du beste adin-tartekoen euskararen erabileran. Haurrekin dihardutenean, beste adin-tartekoen erabilera nabarmen igotzen da, urte batzuetan ia-ia haurren arteko erabilera mailatara iristeraino. Horrek erakusten du nagusien artean oso errotuta dagoela haurrei euskaraz egiteko joera eta gero beren artean gaztelaniaz egitekoa.

Hala ere, presentzia horrek zuzenekoa izan behar du, hau da haurrak elkarrizketan partaide izan behar du, izan ere, bere presentzia soilagatik ez da emaitzetan eragin nabarmenik antzematen.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI