Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara »  Euskararen kaleko erabileraren neurketa (2005) »  2005eko emaitzak eta bilakaera »  Haurren presentziaren araberako emaitzak, adin-tarteka

Haurren presentziaren araberako emaitzak, adin-tarteka

Interesgarria iruditu zaigu haurren presentziak gainontzeko adin-tarteetako bakoitzean duen eragina aztertzea. Hala ere, atal honetan ez dugu 15-24 adin-tartea kontuan hartu adin-tarte horretako kopuru absolutuak oso txikiak direlako eta, beraz, bertako emaitzen fidagarritasuna oso baxua delako. Ikus dezagun 25-64 urte bitartekoetan eta 65 urtez gorakoetan zer gertatzen den.

25-64 adin-tartea

7. taula. Erabilera 25-64 adin-tartean, umeen presentziaren arabera (%).

Erabilera 25-64 adin-tartean, umeen presentziaren arabera, taula

10. grafikoa. Erabilera 25-64 adin-tartean, umeen presentziaren arabera (%).

Erabilera 25-64 adin-tartean, umeen presentziaren arabera, grafikoa

Balorazioa: Alde batetik, aipatu beharra dago haurren presentziak ikaragarrizko eragina duela helduen erabileran.

Bestetik, taulak oso emaitza positiboa agertzen du: haurren presentziarik ez denean, hau da, nolabaiteko kanpoko eraginik barik, erabilera nabarmen igo da 2001etik 2005era. Hala ere, ez da normala hain epe motzean halako igoera gertatzea eta ikusi egin beharko da datuok hurrengo urteetan finkatzen diren.

65 urtez gorakoak

8. taula. Erabilera 65 urtez gorakoetan, umeen presentziaren arabera (%).

Erabilera 65 urtez gorakoetan, umeen presentziaren arabera, taula

11. grafikoa. Erabilera 65-.. adin-tartean, umeen presentziaren arabera (%).

Erabilera 65-.. adin-tartean, umeen presentziaren arabera, grafikoa

Balorazioa: Adin-tarte honetan ere, haurren presentziak eragin nabarmena du zaharren erabileran; hala ere, eragin hori helduen kasuan baino txikiagoa da.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI