Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Hirigintza »  Arau subsidiarioen aurrerapena »  Etxebizitzarako lurrak

Etxebizitzarako lurrak

Industri erabilerako eremuak etxebizitza erabilerara moldatuak:

  • San Antonioko Tavex-Algodonera enpresako lurretan, gehienez 287 etxebizitza eraikitzea proposatzen da. Kopuru honetan sartuta daude eraikin batzuetako behe solairuetan ahal izango diren etxebizitzak, babestutako 24 eta 263, askeak.
  • Movilla, S.A. enpresaren lursailetan, Urteaga kalean, 219 etxebizitza eraikitzea proposatzen da. Hauetatik 104 babestutakoak izango dira, eta besteak, 115, askeak.
  • Tornillería Deba, S.A.L., Oregui eta Matricería Agorrosin enpresen lursailetan 216 etxebizitza aske eta babestutako 54 egitea proposatzen da. Guztira, 270 etxebizitza.

Etxebizitzatarako eremu berriak, osatu gabeko guneetan:

  • Martoko gainean, gehienez 38 etxebizitza aske egitea proposatzen da.
  • Mariaren Lagundiaren lurretan, gehienez 144 etxebizitza eraikitzea proposatzen da. Hauetatik 24 babestuak izango dira eta besteak, 120, libreak.
  • Errekalde parkearen goiko aldean eta Iraburu eta Iraburu Txiki baserrietako lursailetan, babestutako 16 etxebizitza, tasatutako salneurriko 48 eta 34 aske. Guztira 98 etxebizitza berri.
  • Mugertza kaleko lurretako eraikin zaharrak eta Oregi lantegia zenaren lurretan 45 etxebizitza aske eraikitzea proposatzen da.
  • Angiozar auzoan 26 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da. Hauetatik 6 babestuak izango dira eta besteak libreak.
  • Ubera auzoan 14 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da.

Etxebizitzatarako sektorea, lur urbanizagarrian:

  • Ozaetako eremuan babestutako 32 etxebizitza eraikitzeko proposamena.
  • Agarre bidearen alboan, 128 etxebizitza berri egitea proposatzen da. Hauetatik 80 babestuak izango dira, 16 salneurri tasatukoak eta 32 libreak.

Etxebizitzatarako sektorea, lur urbanizagarrian, taula
Etxebizitza askeak Etxebizitza tasatuak Etxebizitza babestuak Guztira
Kale lurra 862 (%75,66) 48 (%4,22) 229 (%20,12) 1.138
Lur Urbanizagarria 32 (%20) 16 (%10) 112 (%70) 160
Guztira 893 (%68,80) 64 (%4,93) 341 (%26,27) 1.298

Jarduera ekonomikoak lur urbanizagarrian:

  • Kukubaso-Ipiñarri: Ola auzoan kokatua, Ipiñarri, S.L. enpresaren lurretan eta Eibar-Gasteiz autobidearen obrek sortutako hondakinak botatzeko erabili den eremuan kokatua.
  • Larramendi: San Juan auzoko zonalde zabal hau sortu berria da.
  • Barritu eta Bolu-Berri baserrien lurrak, San Lorentzo industrigunearen aurrean.
  • Mekolaldeko eremua. Araztegi berriaren eraikuntzarekin erlazionatutako jarduketak.

Jarduera ekonomikoak lur urbanizagarrian, taula
Kale lurra
(okupatua+librea)
Lur urbanizagarria
(proposatutakoa)
Guztira
P.T.P 134,43 biz. 75,00 biz. 209,43 biz.
Arau Subsidiarioen aurrerapena 123,9815 biz. 66,2725 biz. 190,2540 biz.

Komunitate ekipamendurako lurrak

Candy industriaren eremua komunitate ekipamendurako sektoretzat proposatzen da. Bertan, Miguel Altuna Lanbide-Heziketa Zentroa eraikiko da gaur egun Ibargarai kalean dagoenaren ordez, hau, burutu nahi diren jarduera eta modulu berrietarako nahikoa ez delako.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI