Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Kultura »  Gazte Informazio Bulegoa »  5.- Proiektu berriak »  Gazte Informazio Guneko 2005eko Egutegiaren Diseinuaren Lehiaketa

Gazte Informazio Guneko 2005eko Egutegiaren Diseinuaren Lehiaketa

Bergarako Udalak "Gazte Informazio Guneko 2005eko Egutegiaren Diseinuaren Lehiaketa" antolatu du oinarri hauen arabera:

Oinarriak

1.- Bergarako Gazte Informazio Guneko 2005eko Egutegiaren Diseinuaren deialdia egin da, urtero zerbitzua ezagutarazteko kaleratzen diren egutegien diseinua berritzeko asmoz.

2.- Lehiaketan, Bergaran ikasi, lan edo bizi diren 15 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, banaka nahiz taldeka.

3.- Diseinuen kartelak, kolore eta teknika libreaz, 50 x 35 zm.tako kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira.

4.- Testua euskaraz agertu beharko da (derrigorrezkoa testua: ?Bergarako Gazte Informazio Gunea?).

5.- Lanak, Bergarako Gazte Informazio Gunean edo Kultura Zerbitzuan aurkeztuko dira (Bergarako Kultura Etxean). Aurkezteko epea 2004ko azaroaren 20an eguerdiko 13:00etan bukatuko da.

6.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean ezizen bat dutela aurkeztu behar dira kartelak.

Sobre itxi batean, datu hauek azalduko dira:

Gutunazalean:

  • Ezizena.

Gutunazal barruan:

  • Izen-abizenak.
  • NAN.aren fotokopia.
  • Telefonoa.

7.- Kartelaren irabazleak, edo talde-irabazleak (taldean aurkeztuz gero) 300 euroko saria jasoko du. Baliteke saririk ez ematea, epaimahaiak gutxieneko kalitaterik ez dagoela ikusten badu.

8.- Sarituriko Kartela Bergarako Udalaren jabetzapean geratuko da eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarretarako eskubide guztiak gordeko ditu.

9.- Epaimahaia Udaleko Kultura Sailak izendatuko du.

10.- Udalak egoki ikusten badu, erakusketa egin ahal izango du aurkezturiko diseinu-kartelekin, bere garaian adieraziko den leku eta egunetan.

11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak OINARRI hauek onartzea dakar ezinbestean.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI