Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Kultura »  Gazte Informazio Bulegoa »  Auzolandegiak

Auzolandegiak

Izena emateko epea: 2010eko apirilaren 20an hasiko da.

Izena emateko epea noiz arte zabalik (beti ere plazak libre baldin badaude):

  1. - Atzerriko auzolandegietarako: maiatzaren 7a.
  2. - Beste autonomia erkidegoetako auzolandegietarako: maiatzaren 10.
  3. - Euskadiko auzolandegiak: auzolandegia hasi baino 10 lehenagora arte.

Data horietatik aurrera ez da plaza gehiago eskainiko.

Nola izena eman:

Apirilaren 20ean, kontsulta ditzakezu libre gelditzen diren plazak zeintzuk diren formularioaren bitartez, izena eman bertan.

Plazak eskaintzen dira Euskadin, beste autonomia erkidegoetan eta baita ere atzerrian. Gazteek izena eman ahala okupatuko dira plazak, eta eskaintzatik desagertuko. Kontsulta egiten duzunean gustuko plazarik aurkitu ezean, beste momentu batean kontsulta dezakezu, tarte horretan plazak libre geldi daitezke-eta. Interneteko konexiorik ez baduzu, joan zaitez KZgunera; bertan doan sartu ahalko zara Interneten.

Internetez izena ematea pausoz pauso: www.gazteaukera.net - auzolandegiak


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI