Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Kultura »  Gazte Informazio Bulegoa »  Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 2010

Antolatzaileak: Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza. Kultura Saila. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza. Enplegu eta Gizarte Gaiak Saila. Eusko Jaurlaritza.

Laguntzaileak: Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.

Urteroko deialdia: Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2010 Parte-hartzaile kopurua: 100 gazte, gehienez jota.

Helburua: Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagutu ditzaten ekintza horiek.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.

Eusko Jaularitzaren kontura: Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak); bisa; gaixotasun eta istripuetarako asegurua.

Egutegia, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarena

  • Apirilaren 7tik maiatzaren 6ra: iznea ematea. Deialdia: 2010eko apirilaren 6ko EHAA. Apirilaren 7tik aurrera, eskaera Internet bidez bideratu ahal izango da eta formulario elektronikoa "Izena ematea" atalean bistaratuko da.
  • Maiatzaren 11an: aurrehautatutako gazteen izen-abizenak;
  • Maiatzaren 14, 15 eta 16an: aurrehautatutakoen topaketa Barrian;
  • Maiatzaren 18an;hautatutako gazteen izen-abizenak; .
  • Maiatzaren 29 eta 30ean: informazio eta orientazio aldia, hautatutakoak Barrian bilduko dira.

Informazio gehiagorako kontsultatu: www.gazteaukera.net


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI