Film laburren III. lehiaketa, oinarriak
OINARRIAK
Bergarako Udaleko Kultura sailetik, ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu da, oinarriak ondorengoak dira:
PARTE HARTZEA
- Bergaran edo inguruko herrietan (Deba Goienan) bizi den edozeinek aurkez ditzake lanak.
- Lanak, bakarka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira.
- Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira.
- Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa azaroaren 28an (ostirala) izango dira Zabalotegi aretoan.
GAIA
Gaia librea da. Film laburra, abesti baten bideo-klipa, iragarkia, irudi muntaia, esketxa, dokumentala, arte bideoa...
BALDINTZAK
- Lan bakoitza lan hori bakarrik edukiko duen oinarri batean aurkeztuko da, DVD (Pal) formatuan. Lanak babesteko, estutxe batean aurkeztuko dira; bertan, lanaren izenburua, iraupena eta produkzio urtea jarriko dira.
- DVD hori emateaz gain, bakoitzak sobre batean ondorengoak aurkeztuko ditu:
- Azalean: lanaren izenburua, iraupena eta produkzio urtea.
- Barruan:
- Autore edo autoreen izen - abizenak, lanaren izenburua, helbidea, herria, telefonoa eta NA zenbakia.
- Lanaren dokumentazioa: fitxa teknikoa eta sinopsia (lanaren deskripzio laburra).
- Bergarako Udala aurkeztutako lan guztiekin geratuko da eta ondorengo urteetan antola ditzakeen film laburren ekitaldietan proiektatzeko eskubidea izango du.
- Lana edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango da. Gaztelania edo euskara ez den hizkuntza batean egina badago, azpitituluak izan beharko ditu. Bestela, bi hizkuntza horietako batean idatzita azaldu beharko da paperean.
- Lanak taldeka aurkezten direnean, eta talde horren erdia edo gehiago bergararra bada; autoreek, "Bergarako lan onenari" saria eskuratzeko eskubidea izango dute.
- Aurreko ekitaldian aurkeztutako lanak ezin izango dira berriz aurkeztu.
- Lanak 30 minututik beherakoak izan beharko dute.
LANAK EMATEA
- Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 3a, astelehena izango da.
- Lanak, Bergarako Kultur Etxean entregatu beharko dira (943 77 91 60) 13:00ak baino lehen. Informazio gehiago: www.bergara.net
Bergarako Kultur Etxea Errotalde jauregia. Santa Ana parkea 20.570 Bergara (Gipuzkoa)
EPAIMAHAIA ETA SARIA
- Epaimahaia nortzuk osatzen duten sari banaketa egunean jakinaraziko da, ordura arte, hauen izen-abizenak anonimatuan gordeko dira.
- Sariak honakoak izango dira:
- 1 saria: 400 euro
- 2 saria: 300 euro
- Lehenengo sari bietan bergararrik egon ezean, 150 euroko "Bergarar onenari saria" bananduko da.
- Antolatzaileek egoki ikusten badute, saria/k hutsik geldituko da/dira.
- Saria errealizadore edo zuzendariari emango zaio.
ONARPENA
- Lehiaketan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea dakar. Bertan jasotzen ez den guztiaren inguruan antolatzaileek izango dute erabaki ahalmena.
Enara Minguez, Kultura Batzordeburua
