Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Kultura »  Udal Musika Banda

Udal Musika Banda

Udal Musika Bandaren argazkia









Bergarako Udal Musika Bandaren webgunea

Udal Musika Bandaren historia jasoko duen liburua eta diskoa

Liburua

  • Egilea: Juan Luis Bikuña.
  • Orri kopurua: 250-300
  • Ale kopurua: 500
  • Salneurria: 10 euro
  • Argazkiak izango ditu, antzinakoak zuri beltzean eta gaur egungoak koloretan
  • Euskarazko eta gaztelerazko testua, biak parean joango dira, orrialde batean euskaraz eta aldamenekoan gazteleraz.
  • Liburuaren aurkezpena: irailaren 15ean, San Martin egunaren bezperan, Udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Beraz, ekaina hasierarako argitaletxean izango lukete material guztia. - Liburuaren neurriak: 21,5 zm x 14 zm

  • Diseinua, maketazioa edo montajea, azala... lan horietaz argitaletxea arduratuko da.

Diskoa

  • 8 abesti izango ditu.
  • "CAMPO DE ROSAS" (1952 urtea): Pasodoblea, Miguel Gz. Bastida
  • "MENDIA ETA ITXASOA" (1966 urtea): Preludio Sinfonikoa, Miguel Gz. Bastida
  • "LOREA" (1984 urtea): Zortzikoa, Miguel Gz.Bastida
  • "EL METRÓNOMO DE MAELZEL"(1945 urtea): Fantasia,Miguel Gz. Bastida
  • "EZPATA DANTZA" (1977 urtea): Miguel Gz. Bastida
  • "SAN MARTZIAL" (1957 urtea):Euskal estanpak,Miguel Gz. Bastida
  • "SAN MARTIN" (1957 urtea): Euskal estanpak, Miguel Gz. Bastida
  • "1832" (2007 urtea): 175. urteurrenarentzako, Alfredo Gz. Chirlaque

Diskoko abestien konpositoreen biografiak:

Miguel Gonzalez Bastida:

Bergaran jaio zen 1920ko irailaren 26an. Bere aita, On Ignacio Gonzalez Escala, Bergarako Udal Musika Bandako zuzendari ospetsua izan zen, eta Santa Marina parrokiako organo-jolea ere bai. Aitak ardura hartu zuen Miguel semeak, gainerako semeek bezala, ume-umetatik musika ezagutza sakona jaso zezan eta euskal musikari bezala toki nabarmena lor zezaten, teknikari handi bihurtuz.

1948an Donostiako Musika kontserbatorioan armonia, kontrapuntu, fuga eta konposizio ikasketak eskuratu zituen, eta ondoren oposizioz lehen mailako musika banda zibiletako zuzendarien talde nazionalean sartu zen. Ondoren bere aitak urte askoan izan zuen plaza eskatu zuen, eta eman egin zitzaion, Bergarako Udal Musika Bandako zuzendari bezala.

Musika erlijioso eta profanoko konposizio ugari egin ditu. Bergarako Udalak antolatutako jaialdi artistiko handi batean, Bergarako Orfeoiaren eta Donostiako Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin, bere bi estanpak ezagutarazi zituen: San Martzial eguna eta San Martin Agirre Goiaingeruarena. Biek ala biek arrakasta handia izan zuten. 1962.urtean eta San Martin Agirreren kanonizazioaren lehen mendeurrena zela medio beste jaialdi batean hartu zuen parte, Bergarako Orfeoia eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduz "Parsifal" eta "Maestros cantores" Richard Wagnerren obrak interpretatuz.

1976an Bergarako San Pedro parrokian bere obra "Stabat Mater" estreinatu zen bere zuzendaritzapean. Obra hau kororako, laukote bakarlari eta orkestra handirako idatzi zuen. Kritikaren aldetik gorespen handia jaso zuen.

Gaur egun Santa Marina parrokiako organo-jole titularra da.

Alfredo Gonzalez Chirlaque:

Bergaran jaio zen 1956ko urtarrilaren 3an. Bere aitak, On Miguel González Bastida Bergarako Udal Musika Bandako zuzendari ospetsuak, ardura hartu zuen Alfredok txikitatik musika ezagutzak jaso zitzan.

Oboea, pianoa, armonia, kontrapuntua, fuga eta konposizioa ikasi zituen bere aita Miguel Gonzalez Bastidarekin, eta Donostiako Musika Kontserbatorioan berretsi zituen gero ikasketa horiek.

1979an Aritzeta abesbatza sortu zuen bere jaioterrian. 1986ra arte zuzendu zuen abesbatza hori, eta urte horretan Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaritzan aitaren lekua hartu zuen. Era berean, Bergarako Musika Eskolako zuzendari fundatzailea ere izan zen 1983tik 1989ra arte.

1985ean Musika Eskolan gaur egun Bergarako Orkestra Sinfonikoa dena sortu zuen.

Orain Bergarako Udal Musika Bandako eta Orkestra Sinfonikoko zuzendaritza lanak bandetarako eta orkestretarako obren konposizioarekin uztartzen ditu. Horretaz gain zuzentzen dituen taldeetarako konponketak eta adaptazioak ere egiten ditu.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI