Bergarako Udal Bandaren historia
Bergarako Musika Bandaren lehen albistea 1832 urteko otsailaren 19an azaldu zen. Data horretan musikariek memoria aurkeztu zioten Udalari, beraien ekintzak burutzeko laguntza eskatuz. Udalbatzak baietza eman, eta hala hasi zen gaur ere mantentzen den laguntza politika.
Gerora, 1905ean Eibarren azaldu zen banda, eta 1913. urtean Irunen izan zen Euskal Herriko Musika Banden Txapelketan lehenengo saria lortu zuten, R. Wagnerren "Rienzi" obrarekin.
Bilboko Banda Txapelketan Euskal Herriko Bandei zegokien 2. saria eta estatu mailako hirugarrena irabazi zituzten 1918an. Zarautzen izan zen Banda Txapelketan lehen saria eskuratu zuten 1978an, Usandizagaren "Mendi Mendiyan" obraren interpretazioagatik.
Zuzendari eta musikarien gain gelditzen zen izagaien irakaskuntza 1983. urtera arte. Gaur egun, Alfredo González Chirlaquek zuzentzen duen Bandak, Musika Eskolan hezitakoak ditu 72 kideetatik erdiak baino gehiago. Gainera, etorkizunean Udal Bandako kideak izango direnei lehen obrak interpretatzeko aukera ematen dien Gazteen Banda ere badago.
Tradizioa eta berrikuntza elkartuz Udal Bandak etorkizun paregabea dauka, are gehiago gaur eguneko partaideen gaztetasun eta gaitasunari begira, eta izagien maila ona dela bide.
