Gizarte Ongizatea
Osasun, Kontsumo, Enplegu eta Gizarte Arazoen Departamentua gizarte arloan prestakuntza ezberdina duten profesionalek osatutako talde teknikoa da.
Bere helbururik nagusiena Bergarako herritarren bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako dauden baliabideak gestionatu eta sustatzen ditu, arrisku-egoeretara eta marjinaziora bultzatzen duten arazoei aurrea hartzen saiatzen da eta herritarren eguneroko bizitzan parte hartzea sustatzen du. Hori lortzeko, zerbitzu honen bidez zenbait jarduera garatzen dira honako esparru hauetan: Hirugarren adinekoen artean, osasun arloan, enplegu arloan, emakumearen arloan, haurtzaroa eta gazteria, droga-mendetasunak, minusbaliotasunak, lankidetza planak, bazterketa egoerak eta atzerritarrak. Hemen arlo ezberdinen informazioa
Ondoko kideek Gizarte Ongizate Zerbitzua osatzen dute:
- Enplegu teknikaria.
- Drogamenpekotasunen prebentziorako teknikaria.
- Gizarte Ongizateko Teknikaria.
- Gizarte-laguntzaileak (2).
- Administraria.
Helbidea:
San Martin Agirre plaza, z/g
Tel: 943 779165
Zerbitzuak:
1.- Gizarte-prestazioen eta baliabideen berri eman, orientazioa eskaini, kudeatu eta tramitatu.
2.- Gizabanakoen edota familien desegituraketa-arazoak aurreikusi eta tratatu.
3.- Elkarbizitzarako beste aukera batzuk eskaini.
4.- Gizarteratzeko taldeko baliabideak bultzatu eta dinamizatu.
5.- Arriskua eta marginazioa bultzatzen duten arazoei aurrea hartu.
