Bergara.net
Kale hezitzaileen programaren helburuak
- Bergarako errealitate sozialaren ikerketa eta analisia egitea, batez ere, umeei, nerabeei, eta gazteei dagokienez.
- Talde naturalak (koadrilak) aztertzea.
- Gazte eta nerabeen arazoak entzun eta jasotzea.
- Kalea ohiko bizi inguru duten pertsonen eta taldeen detekzioa egitea. Pertsona eta talde horiek non biltzen diren eta non jarduten diren detektatzea.
- Arrisku egoeran egon daitezkeen gazte eta nerabeak detektatzea.
- Arreta berezia jartzea arazo espezifiko batzuek detektatu eta horien jarraipena egiteko; hala nola, eskolan egokitu ezina, eskola porrota eta eskola goizegi uztea, gizarteratzeko prozesu ez-egokiak izatea, ea.
- Detektatutako taldeen ezaugarrien balorazioa egitea, Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean.
- Esku hartze guztiak aldez aurretik Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean planifikatu eta adostea.
- Adingabe bakoitzarekin harreman pertsonalaren bidezko ekintza hezitzailea bideratzea.
- Taldearekin (koadrila) ekintza hezitzaileak bideratzea, elkarren arteko barne eta kanpo harremanen dinamikak aldatuz.
- Berehalako konponbidea behar duten egoeretan informazioa eta laguntza eskaintzea.
- Dagokien kasuetan bitartekari lana egitea detektatutako talde horien eta Udalaren, ikastetxearen edo beste edozein erakunderen artean.
- Lankidetzan aritzea gazte eta nerabeekiko lanean eskumena duten beste erakunde, entitate eta instituzioekin.
- Gerta daitezkeen egoerei erantzutea
- Gizarteratze prozesua egoki garatzen ari diren pertsonak normalizatutako talde eta erakundeetara bideratzea.
- Gazteentzat baliabide eta erreferente izatea, batez ere, erreferentzia eredu egokiak ez dituztenentzat.
- Adingabeen jokaera eta ezaugarriak behatzea, bere gaitasunak, zirkunstantziak, zailtasunak... eta aldaketak bultzatzea, heziketarako jarraibideak eskainiz eta bere gaitasun eta baliabideak sustatuz.
- Gazteei beren motibazio eta ekimenetan laguntzea, beren espektatiba eta trebetasun sozial eta pertsonalen arabera.
- Komunitateko kide izateak dakarren adiskidetasunaren eta solidaritatearen zentzua hobetzea, eskubide eta betebeharrak dituen hiritar ona izateko heziz.
- Gaztearengan hobetu nahia garatzea, bai bere buruari dagokionean, bai besteen aurrean azaltzen dituen gaitasunei dagokienez (auto-irudia hobetzea)
- Gizarte gatazka bizi duen gazteari laguntzea bere problematika bereziaren kontzientzia hartzen, eta hori bereganatu eta aurre egiteko baliabide pertsonalak sortzen lagundu.
- Bere ekintza hezitzailea gainditzen duten edo bere ardurapekoak ez diren kasuak Gizarte Zerbitzuetara bideratzea.
- Aisialdiko jarduerak sustatzea: horretarako adingabeko hauentzat egokitutako aisia eta alderdi hezitzaileak osatzea.
- Giro marjinaletako eta gune fisiko kaltegarrietako parte izatearen kontzientzia hartzen eta ondorioak baloratzen laguntzea.
- Gazte eta nerabeei komunitateko baliabideak ezagutaraztea eta hurbiltzea.
- Kalea heziketa leku bihurtzea.
- Ezin egokitze egoerak aurreikustea.
- Gatazka eta zailtasun espezifikoei konponbidea emateko bitartekari izatea.