Bergara.net

Sarrera

Kaixo gurasoak:

Esku tartean duzuen hau "Aurrera Begira" aldizkariaren lehenengo atala da. Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzuak bultzatutako proiektua da, eta FAMILIAK drogen menpekotasunen prebentzioan duen egiteko garrantzitsu eta zailean laguntzeko asmoarekin sortutakoa. Izan ere, pertsonaren heziketa prozesuan, familia da eredu inportanteena. Horregatik, gero eta konplexuagoa den gizarte honetan, familia bera ere laguntza premian egon daitekeela uste dugu.

Asmo horrekin, hainbat profesionalen eskutik, seme-alabak hazteko orduan gurasoei sortzen zaizkigun kezkei, zalantzei.... bidea argitzen ahaleginduko gara, gai ezberdinen inguruko informazioa emanez, eta zuen galderei erantzunez. Zuendako tresna baliagarria eta gustukoa izatea nahiko genuke; horregatik beharrezkoa zaigu, aldizkari honen inguruko zuen iritziak, proposamenak eta balorazioa edukitzea. Horretarako, lehenengo atal honetan doan galdetegia bete eta eskolan izango duzuen lehenengo bileran irakasleari ematea eskatuko genizueke, edo, bestela, 943 77 91 26 telefono zenbakira deitzea.

Bukatzeko, aldizkari hau zuentzat erabilgarri eta atsegina izatea espero dugu. Gainera, zuen laguntzari esker aurrerantzean izango ditugun atalak hobeak izango direlakoan gaude. Izan ere, zuen guztien partaidetzarekin gurasoen topaleku aberasgarri bat izatea da gure asmoa.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI