Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 15. alea »  Gure seme-alaben derrigorrezko zaintza aiton-amonen kontura egon behar da?

Gure seme-alaben derrigorrezko zaintza aiton-amonen kontura egon behar da?

Gaur egun, familia egiturak aldatzen ari dira; izan ere, geroz eta etxe gehiagotan egiten dute lan etxetik kanpo bikotearen bi kideek. Egoera honez gain, gobernuen partetik familiei zuzendutako politika falta ikus dezakegu (dohainezko hezkuntza zentroak, aitatasun-amatasun baja luzeagoak, ordezko zaintzarako laguntza pertsonal eta ekonomikoak eta abar).

Batzuetan, bikote gazteek aukeratzen dutena aiton-amonengana jotzea da; izan ere, guraso gazteen errekurtso ekonomiko murriztuak direla eta, askotan ezin dute beste pertsona bat kontratatu euren semealaben zaintzarako. Beste batzuetan, arrazoiak sentimentalak izan daitezke, esaterako, haurrak hobeto atendituta daude aiton-amonekin. Gogoratu behar dugu aiton-amonengana jo edo beste formularen bat (hezkuntza zentroa, kanguroa, etab) erabili duten guraso horiek erruduntasun-sentsazioa eduki dezaketela, beren gurasoei nahiko luketen adina denbora eskaintzen ez dietelako.

Eginkizun horiek betetzen dituzten 65 urte baino gehiagoko pertsona asko osasunez oso ondo daude eta, horregatik, orain arte egindako lanak betetzeaz gain, euren semealabei laguntza eskaintzeko ere gai dira. Belaunaldien arteko elkartasun honek ez dator bat askotan pertsona nagusiekin lotzen den pasibitate eta produktibitate ezaren irudiarekin (Díaz, 1995).

Dena den, aiton-amonek haurren zaintzaz arduratzeko aukera hori bi eratan ikus daiteke: negatiboa eta positiboa. Lehenengoan, aiton-amonek denbora falta azaldu dezakete: iloben zaintzak euren ariketetarako duten denbora gehiena kentzen die. Bere alde positiboan, txikien zaintzak euren bizitzei ?baliagarritasun? berri bat eskaintzen die; norbaitentzat garrantzitsua izatea norberaren nortasun soziala mantentzeko era hoberena da (Guash, 2001).

Gaurko gizartean aiton-amonen paperak gurasoengan zeloak sor ditzake, euren erara hezten dituztelako edo beraien bizitzetan muturra sartzen dutelako. Beldur horiek ulergarriak izan daitezke. Jarrera horiek ekiditeko, hurrengoa gogoratzea garrantzitsua da:

1. Gurasoek seme-alabei aiton-amonekiko estima ona eta sanoa transmititu behar diete. Haiekiko harremana ez dute laguntzaile gisa bakarrik ikusi behar, baizik eta haurren formakuntza prozesuan ezinbesteko elementutzat.

2. Aiton-amonek, iloben zaintzarako laguntza gisa, abantaila batzuk eskaintzen dituzte: baliagarriak eta baloratuagoak sentitzen dira, gurasoak lasaiago daude eta seme-alabak pozik. Baina, aiton-amonei seme-alaben arduraren karga handiena utzi gabe.

3. Gogoratu behar da aiton-amonak seme-alabek gurasoengandik jasotzen duten heziketaren osagarri direla. Seme-alabek gurasoak behar dituzte, baita maitatuak, baloratuak, motibatuak direla sentitu ere. Semealaba bat zaintzea eta bere portaera orientatzeak dakarren ardura gurasoena izan behar da; izan ere, haurraren garapen psikologikorako oinarrizkoa da familia giroan bizitzea.

4. Iloba eta aiton-amonen artean jarduera ludikoak elkarbanatzea oso positiboa da, eta jarduera horiek denborarekin aldatzen joan daitezke. Lehenengo etapetan paseoak, jokoak, telebista eta marrazkiak konpartitzen dituzte eta, geroago, istorioak kontatu, elkarrekin hitz egin eta abar egin dezakete.

Jarraian, haurren eguneroko zaintzarako gomendio batzuk eskaintzen dira:

Gurasoendako gomendioak

  • Aiton-amonen nahia errespetatu, euren denbora pertsonala eta ilobak zaintzeko denboraren arteko banaketan.
  • Aiton-amonen lana baloratu eta eskerrak azaldu: heziketan oso laguntza handia ematen dute.
  • Gatazka bat eman baino lehen, euren eginkizunak zehaztu.
  • Entzun eta euren iritziak errespetatu, nahiz eta aurrera ez eraman.
  • Seme-alabei aiton-amonen irudi positiboa eskaini eta nagusiak errespetatzen irakatsi.

Aiton-amonendako gomendioak

  • Zaintza eta heziketa-laguntza funtzio hori askatasunez hartu, semealaben beharrekin presionaturik sentitu gabe, eta hauei jakinarazi ardura horri erantzuna emango ez zaionean.
  • Seme-alabek ilobei inposatzen dizkieten jarraibide eta ohiturak errespetatu, nahiz eta desberdinak izan.
  • Ilobak babestu eta zaindu, baina mugak ere jarri, hauek tirano ez bihurtzeko.
  • Gurasoak ez kritikatu eta iloben aurren beraiez ez gaizki hitz egin.
  • Gurasoen bizipenak, oroitzapenak, argazkiak... transmititzea aurrera eraman daitekeen irakaskuntza hoberena da.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI