Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 15. alea »  Anorexia eta bulimiaren aurkako elkarteak badu egoitza Debagoienean

Anorexia eta bulimiaren aurkako elkarteak badu egoitza Debagoienean

Bertan zuri laguntzeko prest gaude!

ACABE, Euskadiko Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkartea da. Berau 1994an sortu zuten elikadura nahastea pairatzen zuten pertsonen senideek eta boluntarioek. EAEn hainbat egoitza ditu:

Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Debagoienan (Arrasaten). Debagoienako egoitza 2003ko maiatzetik dago martxan, ordutik elikadura nahasteekiko interesa duen makina bat debagoiendar pasa da bertatik.

Zeintzuk dira ACABE elkartearen helburuak?

  • Gaixo eta senitartekoen bizi kalitatea hobetzea
  • Gazteek, gehienetan emakumezkoek, Elikadura

Jokaeren Nahasteengatik dituzten arrisku larriez gizartea informatzea eta sentsibilizatzea

  • Senideak eta kaltetuak informatzea eta sentsibilizatzea.

Elikadura Jokaera Nahasteak dituzten kasu asko izaten al dituzue? Zein izaten da pertsona horien perfila?

Gipuzkoan urtean batez beste 100 kasu berri izaten ditugu. Horrek ez du errealitatea islatzen, hauek gure elkartera heltzen direnak baitira, soilik. Batez besteko adina 22-23 urtekoa izan arren, 13 urte eta 55 urte bitartekoak gerturatzen dira guregana. Horietariko gehienak emakumeak izan ohi dira.

Neskei dagokienez, gaixotasuna gehienetan modak eragindakoa izaten da, mutilek berriz, kirolaren ondorio moduan garatzen dute. Aipatu, anorexia kasu bakoitzeko 3 bulimia kasu diagnostikatzen direla.

Zer dira anorexia eta bulimia?

Anorexia duten pertsonek uko egiten diote beraien gorputza pisu egoki batean mantentzeari. Ikara diote pisua irabazi eta lodi bihurtzeari, eta beraien itxurarekiko kezka gehiegizkoa dute. Bulimia duten pertsonek, berriz, elikagai gehiegi jaten dute, eta ondoren oka egiten, edota laxanteak eta diuretikoak hartuz orekatzen saiatzen dira. Baita dieta murriztaileen bidez ere, ohitura berriak sortu eta pertsona gaixoaren jokaera aldatzen amaitzen dutenak.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu ACABE elkarteak Elikadura Jokaeren Nahastea duen pertsonarentzat edota haien senideentzat?

  • Gaixoentzako eta haien senideentzako arreta
  • Informazio, orientazio eta laguntza zerbitzua
  • Gaixo eta familientzako talde terapiak
  • Gaitzaren inguruko informazioa gizarteratzeko ekimenak

Harremanetarako:

Deba Bailarako bulegoa:
Astelehena: 16:00-20:00/Asteazkena: 9:00-13:00
- Helbidea: Jose Luis Iņarra pasealekua 30-32,
Altamira auzoan.
- Telefonoa: 943796927
- arrasate@acabeuskadi.org Donostiako bulegoa:
- Helbidea: Mons pasealekua 32 etxabea.
- Telefonoa: 943326250
Web orria: www.acabeuskadi.org


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI