Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 15. alea »  Seme-alabak ikasketarako nola motibatu

Seme-alabak ikasketarako nola motibatu

Seme-alaben hezkuntza eskubide bat da, eta ez gurasoen betebehar soila. Familian ikasketarako jarrera erakutsi daiteke, galdera eta komentarioen bidez eta eguneroko bizitzan eredu bezala jokatuz. Gainera, motibatzeak eta beren gaitasunekiko konfiantza emateak hainbat baloreren garapena sustatzen du, hala nola, egindako lanarekiko gogobetetzea, gainditze pertsonala, autonomia eta askatasuna.

Gainera, familiek hezkuntza zentroetan laguntza aurkitu dezakete; izan ere, hauen betekizunak hurrengoak dira:

  • Haurrei oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
  • Etorkizunean erabiliko diren gaitasunekin lan egiten irakastea
  • Baloreak transmititzea
  • Gaitasun eta interesen garapena sustatzea.
  • Umeen arteko elkarbizitza hobetzea. Beraz, ikasle baten motibazioan egiteko garrantzitsua dute helduaren partetik (bai gurasoenetik baita irakasleenetik ere) jasotako arretak eta errefortzuak. 6-11 urte bitarteko etapan, haurrek ikaskuntzarako jarrera eta gauza berriekiko interes handiagoa dute, pertsonal eta sozial mailan duten adaptazio handiagoa dela eta. Beraz, seme-alabak ikaskuntzarako motibatzeko familiek kontuan hartu behar dituzten ezaugarriei erreparatuz, hurrengoa ez dugu ahaztu behar:
  • Hezkuntza zentroarekin harreman etengabea izan: ez itxaron arazoak agertu arte.
  • Eskakizun-maila umeen gaitasunetara egokitu, ahalegin handiagoa eginez errefortzuan hutsegiteen bilaketan baino.
  • Seme-alaben galdera eta zalantzen aurrean, laguntzeko jarrera azaldu.
  • Emaitza txarren aurrean, jarrera lasaia azaldu, baina arduragabetu gabe: ez itxaron arazoa bere kabuz konpondu arte.
  • Etxeko-lanak egiteko denbora eduki dezan irakatsi, zuek bere gauzak egin gabe, autonomia sustatuz.
  • Eskolaz kanpoko aktibitateak baditu, planifikatu baina gehiegi estutu gabe: gomendioak eman, baina bere iritzia errespetatu.
  • Hezkuntza girotik kanpoko sozializatze- tokietara jotzeko aukerei eutsi (kalean, auzoan, parkean, etab.).

Motibazioa, orokorrean, gurasoek euren seme-alaben ikasketa-gaiez interesatzen direnean handiagotu egiten da, aldi berean, eskolan parte hartzera animatu eta aurrerapenak sarituta (ez beti gauza materialekin). Familiek, gainera, seme-alabei konfiantza eskaini behar diete, kontuan izanda porrot baten ondoren aurrerapen azkarrak ez direla ematen eta hoberena haurrei denbora eskaintzea dela, berriro konfiantza hartu eta aurreratzen has daitezen. Horretarako, garrantzitsua da aurrerapausoak ospatzea, seme-alaben dohainak indartzea eta hutsegiteetatik ikasten irakastea. Etxeko-lanen kasuan, familiaren eginkizuna ez da haurren etxekolanak egitea, baizik eta irakasleekin batera etxeko-lanak egiteko dedikazioa eta prozedura planifikatzea. Galderak egiten badituzte, ez diegu berehala erantzuna eman behar, baizik eta beraiei erakutsi eta laguntza eskaini, haiek erantzuna bilatu dezaten. Eskolako lanekiko motibazioan, gurasoen aldetik errutinak ezartzea oso garrantzitsua da; izan ere, horrek segurtasuna eskaintzen die eta denbora antolatzen laguntzen eta irakasten die. Batzuetan, haurrek eskolan zailtasunak azaldu ditzakete. Kasu horietan, familiak ez dira urduritu behar eta seme-alabekiko paper motibatzailea hartu behar dute, hurrengo aspektuak kontuan hartuz:

  • Zerbait gaizki doala onartu: arrazoiak ikusi eta ez utzi pasatzen.
  • Seme-alabarekin hitz egin, bere ikuspuntua jakiteko: ez lotsagarri utzi ezta zigortu ere; guraso eta semealaben arteko haustura ekidin.
  • Ez jarri helburu oso altuak.
  • Erreakzio erasokorrak (alfer bat zara, etab) eta mehatxuak ekidin (barnetegi batera eramango zaitut), horrelakoek umea emaitza txarrak ezkutatzera edo gezurrak esatera bultzatu dezake eta.
  • Irakasleekin bilerak adostu, euren ikuspuntua ezagutzeko.
  • Beharrezkoa bada, arazoa konpontzeko laguntza pedagogikoa bilatu, lehenik eta behin zentroko errekurtsoak erabiliz (orientatzailea, psikologoa, pedagogoa).

Azkenik, seme-alabak irakastetarako motibatu nahi duen edozein familiarentzat, garrantzitsua da honakoak kontuan hartzea:

  • Eskola-arrakasta ez dago hezkuntza zentroko kalitatearekin bakarrik lotuta: seme-alaben hezkuntzan aktiboki parte hartu behar da, haiek interesa antzeman dezaten.
  • Egindako esfortzuarekiko kritika negatiborik ez egin, ahal dela. Ahalegina emaitzak baino gehiago baloratu.
  • Arrakasta aintzat hartzeak porrota kontuan hartzeak baino gehiago motibatzen du.
  • Sari materialak ez sustatu, arrakasta da ahaleginaren emaitza.
  • Lan kooperatiboa sustatu, lehiakortasuna baino gehiago.
  • Gurasoak, familia-bizitzako antolatzaile diren aldetik, egoera eta estimulu berri asko eskaintzen saiatu behar dira (Adib.: irteerak, bidaiak eta jarduera kulturalak egin, edo noizean behin kirola egin).
  • Bikoteko bi kideen inplikazioak garapen psikologikoa alor guztietan hobetzen du, heziketarena barne.
  • Umeekin joko fisiko, araudun, kooperatibo eta abarretan jolastu.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI