Herriko eskoletako prebentzio lana, drogen erabileraren aurrean
Alkohola eta tabakoa eta, zenbait kasutan, bestelako substantziak ere bai, heldutasunerako garapenean hasten dira kontsumitzen, gehiago edo gutxiago, eta batik bat, nerabezaro-aurrean, nerabezaroan eta gaztaroan.
Bestalde, drogen gehiegizko erabilerakasu asko eta asko loturik daude norberaren gaitasun jakin batzuk (norbere buruaren iritzi orekatua, bizitzarako trebetasunak, bulkaden kontrola...), balio garrantzitsuak (errespetua, elkartasuna, hausnarketa- kritika...) eta osasunerako jarrera positiboak ez bereganatzearekin.
Hori guztia kontuan izanda eskola , beste eremuekin batera, gune aproposa bihurtzen da drogen erabilerak sortu ditzakeen arazoei aurrea hartzeko, pertsonen heldutasun prozesuan inplikatuta dagoen eremua baita, Gainera, haur eta nerabe guztiak eremu horretan edukitzeak, populazio sektore horren osotasunera iristeko eremu ezin hobea bihurtzen du eskola. Eta aldi berean, pertsonak beraien haurtzaroa eta nerabezaroa bertan pasatzen dutenez, eskola esku-hartze iraunkorrak, eta ez puntualak, egiteko leku aproposa bihurtzen da.
Horrela bada, herriko eskola guztiek haurtzarotik hasita bukaerako mailetara bitartean lantzen dute prebentzioa. Eta ondoko bi eratan lantzen dute: Era inespezifikoan, hau da, drogez zuzenean hitz egin gabe. Maila guztietan erabiltzen da prebentzioa lantzeko modu hori, baina, batez ere, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan erabiltzen da. Besteak beste, ondoko babez eta arrisku faktoreak lantzen dira: inpultsibitatearen kontrola, agresibitatearen gestioa, norberaren irudia, gaitasun afektiboak, komunikaziorako trebeziak, gatazkak eta arazoak era egokian konpontzeko trebeziak, eta abar.
Era espezifikoan, drogen inguruan zuzenean hitz egiten da, eta Bigarren Hezkuntza osoan prebentzioa lantzeko erabiltzen den era da, era inespezifikoarekin batera. Horrela, kannabisa, alkohola eta beste drogen kontsumoaren arriskuen inguruko hainbat gai lantzen dira.
