Eskola porrota
Miren Amor Udaleko Prebentziorako Teknikaria
Oraindik ere, eskola porrota Hezkuntza sistemak bizi duen errealitatea da. EAEn eskola porrota %17,5ekoa da eta datu hauei absentismoa eta uztemaila gehitu behar zaie
NOIZ ESAN DAITEKE ESKOLA PORROTA DAGOELA?
Ikasleak bere maila eta adinerako aurreikusitako helburuak betetzea lortzen ez duenean eta bere baliabide intelektualen aprobetxamendu errealik egiten ez duenean.
ZEINTZUK DIRA ESKOLA PORROTA ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK?
Arrazoiak asko dira, baina hainbat ikerketak azaltzen dutenez %2 faktore intelektualen ondorio dira, %29 nahasketa emozionalak eraginda eta %10 Arreta Defizitak eragindako Nahasketa ,hiperaktibitatearekin, arazoari lotuta dago.
- Intelektualak: Adin kronologiko eta intelektualaren arteko desegokitasunaren ondorioz sortzen dira, eta adimen urritasuna duten haurrengan zein talentu handiko haurrengan ematen da. Halaber, aurreko ikasturtean oinarri sendorik hartu ez izanaren ondorioz gerta daiteke. Adimenaren neurketa banatzen den bi esparru orokorretako batean urritasunak antzematea izaten da ohikoena: ahozko espresioa eta eskuzko exekuzioa. Lehenengoan ulermen eta hizkuntzaren erabilera hartzen dira kontuan. Bigarrenean berriz, koordinazio basomotorea, pertzepzioaren antolaketa, ekintza baten inguruan planak egiteko gaitasuna eta beste faktore batzuk hartzen dira aintzat.
Urritasun intelektuala baldin badago, haurrak ezingo ditu ezagutzak bereganatu eta beste ikaskideekiko atzeratu egingo da. Haur hau hobeto moldatuko da eskola berezian.
- Motibazioa: Eskola aprobetxamendu arazo larriak egon daitezke, ikasteko motibaziorik ez badago. Horren aurrean garrantzitsua da ikaslearen inguruko pertsonek aitormena, onespen soziala eta epe motzerako xedeen lorpena bultzatzea. Horretaz gain, motibazio falta sortzen duten arazoak topatzen saiatuko gara.
- Arazo organikoak: Arazo fisiko edo gaixotasun kroniko bat izan daiteke eskola porrotaren arrazoia (miopia, hipoakusia, dislexia...)
- Arazo emozionalak: Gabezia afektiboak zein gehiegi babestuak dauden haurrengan gertatzen da, hala nola haur hiperaktiboengan, fantasiaz edo gutxiespen sentimenduaz bizi direnengan,...
- Ikasteko teknika ohitura: Ikasle askok ez dakite ikasten eta ikasten ikasi beharra dago; izan ere, asko ikasten ahalegintzea, nola egin jakin gabe, alferrikako lana da.
- Programazio desegokia: batzuetan duen heldutasun mailarako oso zailak diren lanak eskatzen zaizkio.
- Kanpoko faktoreak: Telebista, bideojoko, ordenagailu eta abarren erabilpen desegokia.
ZEINTZUK DIRA ESKOLA PORROTAREN ERA DESBERDINAK?
? Hasierakoak: eskolaratzearen lehen urteetan ematen da eta normalean heldutasun arazoekin loturik egoten da.
- Bigarren mailakoak: ordura arte hainbat urtetan zehar arazorik izan ez duen haurrengan ematen da, arazo konkretu baten ondorioz.
- Zirkustantzialak: porrota aldi batekoa eta bakana da eta hori dela eta, arrazoiak aurkitu eta konpondu egin behar dira.
- Ohikoa: normalean arrazoia jatorri pertsonaletan oinarritzen da (garapen psikomotrizean arazoak, hizkeraarazoak, idazmen eta arazo pertsonalak...) Suspentsoak izaten dira eskolaratze garaiaren hasieratik.
Eskola porrot era hau arriskutsuena da; izan ere, guraso askok adin tarte honetan ematen den porrotari ez diote behar bezalako garrantzia ematen, beraien ustez txikiegiak baitira. Esan beharra dago, eskola porrota zenbat eta lehenago detektatu eta zenbat eta lehenago ezarri hori ekiditeko bideak, hobe izango dela.
ZEIN IZAN BEHAR DA GURASOEN EGITEKOA?
- Aitortu eta onartu zuen seme-alabak zailtasunak dituela, Arazoa aztertu, heziketa-prozedurak non huts egiten duen antzeman eta gainditzeko beharrezko bitartekoak ezarri.
- Erakutsi maite duzula eta ez bere arrakastengatik, beragatik baizik.
- Bere ikastetxearekin erlazionatutako guztiari buruz informatu.
- Ikaskide edo irakasleekin izan ditzakeen harreman-arazoak ere garran- tzizkoak dira. Ikasketak gurasoen intereseko gaia dela sentitu behar du.
- Gurasoen presentzia eskatzen duten ekintzetan parte hartu.
- Bere behar eta galderei kasu egin.
- Seme-alabari jakinarazi zuk ez duzula galdera guztien erantzuna eta biak elkarrekin aurkitzea proposatu.
- Haurrak bere buruarengan izan behar duen konfiantza indartu.
- Utzi erabakiak hartzen; har ditzala bere adinari dagozkion erantzukizunak.
- Inoiz ez konparatu anai-arreba edo lagunekin
- Inoiz ez alfer edo errudun sentiarazi.
- Izan koherentea. Zure seme-alabak etxean irakurtzen ikusten badu eta zuk harekin hainbat ezagutza partekatzen baduzu, harengan ikasteko desioa piztea errazagoa izango da.
- Jakingura pizten duen giroa sortu.
- Ez egon beti seme-alabaren gainean ikasketak direla eta. Azaldu zeintzuk diren helburuak eta zer espero den haiengandik.
- Erabaki aurretik, hitz egin haurrarekin arazoa zein den eta zein laguntza eskaini diezaiokezun jakiteko.
- Ez mehatxatu, ezta zigortu ere.
- Ikasketek bere teknikak behar dituzte. Erakutsi zure seme-alabei ikasten.
- Saiatu mezu negatiboak ez transmititzen "ikasle txarra zara", esate baterako; izan ere, sinetsi egin dezake eta bere ondorengo garapena oztopatu.
- Ospatu bere arrakastak.
- Klase partikularrak ez dira beti irtenbide egokia. Hala eginez gero, laguntza utzi, nahi diren emaitzak lortu eta gero.
- Bere aisia aberastu. Ez dezala, soilik, telebista ikusi edo ordenagailu edo bideojokoekin jolastu. Erakutsi programa egokiak, eraman museoetara, istorioak kontatu, naturarekin harremana izan dezala.
IRAKASLEEK ETA ESKOLEK ERE EGITEKO HANDIA DUTE EGOERA HONEN AURREAN. ZEIN IZAN BEHAR DA BERAIEN JARRERA?
Ikastetxeek eta irakasleek eskola uztearen eta eskola porrota gutxitzearen alde asko egin dezakete. Ikastetxean aukera dago haurren beharrak aztertzeko. Hori dela eta, beraien behar desberdinak kontuan hartuta eskola porrotari aurre hartzeko ekintzak bultzatu daitezke. Honela, hauek dira, besteak beste, irakasleen betebeharrak:
- Ikasleari hitz egiten eta adierazten utzi behar zaio.
- Ez utzi gaiak buruz ikasten
- Bizipen pertsonalak adieraztera bultzatu ( zer sentitzen duen, nola bizi duen,...) eta, batez ere, bere iritziak ( zer iruditzen zaizu lantzen ari garen gai?).
- Ikasleak bere ikaskideen artean harreman hezitzaileak izatea bultzatu behar da.
- Norberaren gaitasunak indartu (bakoitzak duen hoberenarekin lan egiten saiatu)
- Bakoitza baloratua sentituko den giroa sortu gelan.
- Gelako ikaskide bakoitzari zerbaitetan ona izateko aukera eman.
- Heziketa gaitasunen garapen gisa azaldu.
- Ikasleak beren burua maitatzea bultzatu.
- Nortasuna indartzen lagundu: IZATEA landu eta indartu eta ez EDUKITZEA.
- Ikasle izatea pertsona izatearen gainetik ez jarri.
- Pertsonaren garapen osoan lagundu.
- Ikasle bakoitzak izan ditzakeen zailtasunak detektatu eta horiek gainditzen lagundu.
Gero eta baloratuagoa dela sentitzeak lagundu egingo dio ikasleari ikasketetan. Irakasleak ikaslearekin benetako harremana izatea lortzen badu, non ikaslea den bezalakoa onartu eta baloratzen duen, honek bere hainbat arazo gainditzen edota aurre-hartzen lagunduko dio. Hau lan gogorra da eta emaitzak ez dira epe motzean nabarmentzen.
Honetaz guztiaz gain, eskola porrota eta eskola uztearen aurrean eskolaren eta gurasoen arteko harremana ezinbestekoa da eta informazioa elkartrukatu eta eguneratzea oso garrantzitsua da, egoera hauei aurre hartzeko edota irtenbideak aurkitu ahal izateko. Horrekin, haurrak ezagutu ahal izango du gurasoek eta irakasleek bere ikasketekiko duten interesa eta beraren egoera konpontzeko bideak ezarri nahi direla jakingo du.
