Bergara.net

Sarrera

Oraingo honetan Guraso Eskoletan parte hartu duten hainbat gurasoren iritzia jaso dugu.

Ana Galfarsoro (Haur Hezkuntzako taldea)

Bi aldiz hartu du parte. Bere iritziz oso esperientzia polita izan da eta bi aldiz parte hartu izan arren ez da errepikakorra izan. Aurretik ikasitakoa osatzeko balio izan dio. Bere esanetan merezi duen ikastaroa da eta beste batzuei gomendatzeko modukoa dela uste du.

Puri Mellado DBH/DBHOko taldea)

Bi aldiz hartu du parte oso gustura ibili da eta merezi duela uste du.

Elena Garai (Haur Hezkuntzako taldea)

Bi aldiz hartu du parte. Oso gustura ibili da. Bere esanetan batzuetan haurrarekin izan beharreko jokaerarekin despistatua ibiltzen zarela uste du eta guraso eskoletan umearekin jokatzeko irizpideak jasotzeaz gain beste guraso batzuen esperientzia ezagutzeko aukera dagoela uste du eta norberari gertatzen zaiona besteei ere gertatzen zaiela ohartzen zarela dio. Bere pena aurtengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako taldean parte hartu ezin izatea izan da, ez baita taldea sortu. Ikastaroaren iraupenari ( 10 saio) egokia deritzo eta luzatuko balitz parte hartzen jarraituko luke.

Nerea Alzelai (DBH/DBHOko taldea)

Urte batzuk badaramatzat Guraso Eskoletan parte hartzen eta nire balorazioa oso positiboa dela esango nuke. Ez dakit inoiz erraza izango zen, baina guri tokatu zaigun garaia zaila da seme-alabak hezteko. Batetik gure aurrekoen heziketa moduak zalantzan jartzen ditugu, eta, bestetik, bistan ditugu erreakzio modura egon den kontrako joera (askatasuna, mugarik eza, ...) ematen ari den emaitzak.

Hori dela eta, guztiz beharrezkoa iruditzen zait gure heziketa lanean lagunduko diguten "pistak" emango dizkiguten argibideak izatea. Gure eguneroko erritmoak ez digu lagatzen pentsatzen zeintzuk izan daitezkeen egunen joanean etengabe sortzen diren arazo eta gatazkak konpontzeko zentzuzko soluziobideak eta horren arabera jokatzen.

Horregatik, ondo etortzen da kezka eta buruhauste antzekoak dituen jendearekin eta gaiaz jantzita dagoen irakaslearekin bildu, gaiaz hitz egin eta hausnartzea. Horrela egunean- egunean sortzen diren arazoei irtenbideak topatzeko eta hainbat egoeratan probetxuzko izan daitezkeen errekurtsoak geureganatzeko ere balio du eta.

Laburbilduz esango nuke niretzat aberasgarria izan dela, gure alaben bizitzako bilakaera eta etapa bakoitzean gertatzen zaiena ulertzeko argibideak jaso eta presente izaten lagundu didalako eta, azken finean, euren heziketan jarrera aktiboa izaten lagundu didalako, protagonista bihurtu eta tokatu zaigun momentuko arrisku eta abantailez kontziente izanik.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI