Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 13. alea »  Familiei seme-alabak hazten

Familiei seme-alabak hazten

Enrique Arranz Freijo doktorea / Fernando Olabarrieta Artetxe jauna UPV/EHU

Ainhoa Manzano Fernández doktorea / Juan Luis Martín Ayala doktorea Etxadi

Bergarako Udaleko Osasun, Enplegu eta Gizarte Ongizate Sailak "Familiei seme-alabak hazten eta hezten laguntzeko zerbitzua" jarriko du martxan 2007ko irailetik aurrera. Zerbitzu horrek Bergarako familiei lagunduko die 0 eta 19 urte arteko euren seme-alaben hazkunde pertsonala nahiz familiarekin duten harremana hobetzen. Horrela, haurtzaroan eta nerabezaroan hainbat arazo gertatzea ekidin nahi da. Horretarako, Udalak doako aholkularitza zerbitzu pertsonalizatu eta konfidentziala jarriko du bergararren esku. Zerbitzu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatetik eskaintzen da, Etxadi taldearen bidez.

Zer eska dezakete familiek zerbitzu horretan?

  • Guraso eta seme-alaben arteko harremanak hobetzeko informazioa.
  • Seme-alaben garapen pertsonala sustatzeko orientazioa.
  • Jarduera estrategiak, familian gertatzen diren heziketari buruzko zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hau nola erabiltzen da?

Familiek gure ZERBITZURA jo dezakete euren seme-alaben heziketari buruzko edozein galdera egiteko. Bi bide dituzte horretarako:

1. Telefonoz. Ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara 94.405.15.49 zenbakira hots eginez.

Zuen deiaren zergatia eta familiaren datu espezifikoak eskatuko zaizkizue. Orduantxe jakinaraziko dizuete berandu gabe erantzuna jasoko duzuela hautaturiko moduan (telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntaz).

2. Posta elektronikoz:

  1. Familiek Bergarako Udaleko web orrira jo dezakete. Bertan Etxadi taldearen webgunerako esteka aurkituko dute.
  2. Behin Etxadi taldearen web orrian, erabiltzaileak Familientzako formularioa aukera hautatzen du, eta bertan eskatzen diren esparruak bete eta bere kontsulta egiten.
  3. Familiek hartu izanaren adierazpena jasoko dute. Horren bidez, Etxadikoek euren kontsulta jaso dutela eta berandu gabe erantzuna jasoko dutela jakinarazten diete.
  4. Aipatutako erantzunean kasu bakoitzarentzako orientazio zehatzak eskainiko dira, programa zehatzen bidez, baita bibliografia edo beharren araberako orientazioa ere.

3. Posta arruntaz.

Zure galdera idatzi eta honako helbidera bidal dezakezu:

Etxadi.
Máximo Aguirre kalea, 18 (Bis) 5. solairua,
10. departamentua
48011 Bilbo

Familientzako laguntza zerbitzua, beraz, prebentziorako eta heziketarako instrumentua da. Hori dela eta, zerbitzuaren xedea haurtzaroan eta nerabezaroan garapen pertsonal osasuntsua lortzen laguntzea da, baita elkarbizitza baketsuaren alde nahiz oinarrizko giza eskubideekiko errespetuaren alde hezten laguntzea ere.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI