Sarrera
Kaixo gurasoak, Hemen duzue Aurrera Begira aldizkariaren bigarren alea. Dagoeneko hainbat iritzi, proposamen eta balorazio jaso ditugu zuengandik. Azken hauek positiboak izan dira. Proposamenei dagokienez berriz, aipagarriena hizkuntzarena da; hau da, gaiak gaztelaniaz ere argitaratzea. Honen aurrean, bakoitzak aldizkaria zein hizkuntzatan jaso nahi duzuen jakin behar dugu. Horretarako, deitu 943779126 telefono zenbakira, edo, bestela, pasatu Udaletxeko Prebentziorako Zerbitzutik, bigarren solairuan. Nahikoa dei edo eskaera jaso ezean aldizkaria dagoenetan argitaratuko da. Bestalde, aldizkarian argitaratzeko hainbat gai eta iradokizun proposatu dizkiguzue, baina ezin izango dira bigarren ale honetan landu. Izan ere, aldizkaria aurrera eramateko prozesu luzea jarraitu beharra dago. Dena den, hurrengo ataletan agertzen joango dira.
Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu Prebentziorako Zerbitzuak antolatu dituen Guraso eskoletan Haur Hezkuntzako haurren gurasoek 20 pertsonako taldea sortu dutela. Beste mailetako haur eta gazteen gurasoei zuzendutako guraso eskolak urtarriletik aurrera izango direnez, hurrengo alean agertuko dira. Drogen inguruko kontsumoen jardunaldietan berriz, 42 gurasok eman dute izena.
