Bergara.net

Ikasteko ohiturak

Virginia Iglesias Baigorri Psikologa Psikotek Gabinetea. Zubibarri 4, OŅATI. Tlf: 943783109

Gure seme-alaben ikasteko eran aldagai desberdinek eragiten dute; arlo honetan laguntzeko, garrantzitsua da aldagai hauek ezagutzea. Gurasoen betekizuna izango da kontrako eragina izan dezaketen aldagai guztiak ahalik eta gutxienetan agertzea edo ez daitezla agertu (zigorrak, noten araberako erantzunkizunak ematea, nahiz eta ikasleak esfortzua egin duen,...).

Helburua da, umeak kurrikuluma jarraitzeko, autonomoak izatea, izan ere ikasle hauek adin batera heldu eta beraien jarrera kontrolatzeko gai dira. Orduan, gurasoek beraienganako kontrola gutxitu dezakete.

Beraz, unea da, beren ikasteko portaerari buruz beharrezko trebetasunak eskaini eta, honela, haiek bakarrik ikas dezaten.

LEKUARI DAGOKIONEZ

l- Beti leku berean ikasi behar da, posiblea bada, bakarrik egoteko, distraziorik gabe ( ken itzazue bere begi bistatik jostailuak , posterrak. ..) eta zaratarik gabe (telebista edo irratia itzalita). Ez zaitezte inoiz geratu ez egongelan ezta sukaldean ere. Ohitura bat sortzea bilatzen dugu eta horretarako lehenbai lehen bere mahaia jardun honekin lotzen baldin badute, hobeto izango da.

2- Beharrezkoak diren tresnak: Mahaia: Edozein mahaik balio du ( errektangeluarra, borobila...). Hobe da distirarik egiten ez badu, begiak ez nekatzeko.

Aulkia, berriz, ez dadila izan oso erosoa baina neurri egokia duena. Argia: Ikasteko onena den argia 60 w-koa da. Bonbila urdinez hobe (bonbila hauek ikusmena gutxi nekatzen dutelako erabiltzen dira).

Ematen duten argia zuria da. Flexoak bete behar ditu baldintza hauek Ikasten hasi baino lehen interesgarria da eskura izatea behar duen guztia (hiztegia, liburuak, boligrafoak...), ikasketa-aldia ez eteteko.

BALDINTZA FISIKOAK

1- Umeak behar duen beste lo egin behar du ( egunero zortzi ordu gutxienez lo egin beharko luke).

2- Dieta osoa: Denetatik jango du (esnea, haragia eta arraina). Sasoi honetan proteina eta bitamina asko behar dira.

3- Kirola egitea oso ona da.

4- Ondo ez badu ikusten edo entzuten, medikuarengana joan, eska ezazue klasean lehenengo lerroetan jartzea eta betaurrekoak badauzka esan iezaiozue ipintzeko.

5- Ez da ikasi behar jatordua bukatutakoan, urduri daudenan, logurea dutenean edo esfortzu fisiko handia egin ondoren.

DENBORA ZELA ANTOLATU

6-8 urteko umeekin egunero 10 edo 15 minutu lan egin behar da, lanari jolas kutsua emanez eta ez dadila eginbeharra izan. Hasieran ez da gehiegi eskatu behar, hobe da poliki poliki joatea. Animatu behar dugu aurrerapenak lortutakoan, nahiz eta txikiak izan.

Hirugarren mailatik gora, egunero ikasi behar dira klasean emandako gaiak. Etxeko lanak egin ondoren irakasleak azaldu dituen gaiak irakurtzea, azpimarratzea eta laburpen edo eskema bat egitea komenigarria izango litzateke eta horretarako komeni da klasean aztertutako asignatura guztiak kontuan hartuaz etxerako ordutegi bat finkatzea. Egunero hasiko da, gutxi gora behera, ordu berean, hurrengo baldintza hauek betetzen:

  • Egokiagoa da arratsaldeko lehenengo orduak erabiltzea, jolastera irten aurretik, erosketetara irten aurretik,... Inoiz ez jan ondoren eta ezta gaueko bederatziak jo ondoren ere.
  • Umea ez dadila nekatuta egon eta ez ditzala inguruan izan berarentzat interesgarriagoak diren beste aktibitate batzuk, hala nola gustatzen zaion telebistako programa, bere anai-arrebak edo lagunak hurbil jolasean,...
  • Lehenengo, zailak diren asignaturak edo gaiak aztertuko ditu eta gero, errezagoak direnak. Azkenerako utziko ditu kontzentrazio handirik eskatzen ez duten lanak (marrazkiak, apunteak garbira pasatu...).
  • 20 minututako ikastaldi ostean 5 edo 10 minutuko atseden txiki bat hartu behar da. Baina kontzentrazioko maila ona lortu badu, ez du lana eten beharrik.

Irakasten duen pertsonak baldintza hauek ere bete behar ditu:

  • Egokiak ez diren baldintzetan ikasketa ez da ona eta probetxatu beharrean, gustatzen ez zaion lana egoera desatsegin batekin lotzea lortzen dugu. Horregatik, nekatuta edo haserretuta bagaude, pazientzia erraz galtzen dugu eta gauzak gaizki irteten baldin badira desbalorazio pertsonalak egitera jotzen dugu: "inoiz ez duzu ikasiko", "besteek badakite eta batzuk zu baino txikiagoak dira"... Halakoak entzuteak eragiten du umeak bere buruari esatea: "ezin dut", "ez naiz gai", "ez dakit"... Hori gertatuz gero, hobe da ikasteko saioa beste une egokiago baterako uztea.
  • Gutxitu bere ikasketari buruzko kritikak, bere emaitzetan ikusten ez den esfortzu handia egoten da eta. Balora ezazue umeak egiten duen guztia, nahiz eta dena ez egon oso ondo. Garrantzitsuagoa da horrek dakarkion esfortzua baloratzea.
  • Asignatura guztiek balio berbera dute. Umeak ikusten badu guk ez diogula asignatura bati inportantzia ematen ez du motibaziorik edukiko ikasteko.
  • Umearen aurrean ez dizkiogu kritikak egingo irakasleari, nahiz eta merezi izan; bera da ebaluaketa egingo duena eta ez da errespetua galdu behar.
  • Ez konparatu umea berak baino nota hobeak dituen beste senide edo lagun batekin. Umeak, egoera hori gertatuko balitz, ez luke onartuko ez konparaketa egin duen pertsona ezta bera baino hobea omen den pertsona ere, eta gainera, bere autoestiman eragingo luke.
  • Aisialdiak aprobetxa itzazue berarekin batera egoteko, bere gauzetaz hitz egiteko, ... nahi duenean zuen laguntza izango duela gogoratuaz.
  • Taldeko edo mahaiko jokuetan berarekin batera parte har ezazue: partxisa, oka, kartak,..., bere arreta edo kontzentrazio maila hobetzeko eta gizarteko harremanak bultzatzeko lagungarriak dira eta.
  • Eguneko minutu batzuk erabil itzazue berarekin batera irakurtzeko. Berak nahi duen irakurgaia aukeratzea garrantzitsua da, posiblea bada, eskolako kurrikulumetik apartekoa. Testu errazek eta atseginek motibatu egingo dute poliki - poliki irakurtzeko ohitura hartzeko. Irakurri ondoren, irakurketari buruzko galdera batzuk egingo dizkiozue, ondo ulertu duela frogatzeko, eta ez badu erantzunen bat gogoratzen lagundu iezaiozue erantzunik egokiena aurkitzen, "pistak" emanez.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI