Sarrera
Udako aisialdirako hainbat eskaintza
Ekain bukaera aldera gure seme-alabek eskola bukatu eta opor luzeak izaten dituzte. Horrekin batera, garai horretan izaten duten denbora librea ugaria, eguraldi aproposagoa, lagunarte giroa...aprobetxatuz, ekainaren bukaeran hasi eta irailera arte herriko erakunde eta elkarte batzuk herri mailako hainbat jarduera eskaintzen dituzte. Eta horien helburua denbora libre horretan ekintza eta jarduera desberdinak praktikatzeaz gain, zenbait kirol, aisialdiko ekintza, lagunartea, euskara, naturaren errespetua...sustatzea da. Hala, hona hemen hauetako ekintza batzuen inguruko informazioa.
Jardun: Iraileko udalekuak
- Nori zuzendua: ikasturtean zehar euskara errefortzuetan aritutako haurrei zuzenduta dago, baina euskara maila ertaina duen edozein haurrek eman dezake izena. ( LHko haurrak, 6-12 urte bitartekoak).
- Helburua: euskara maila eta erabilera indartzea.
- Noiz: irailaren 1etik 4ra, Arraten ( Eibar).
- Izena emateko epea: ekainak 10, baina norbait interesatuta egonez gero, deitu 943763661 tf.ra edota Jardunetik ( Kultur Etxean) pasatu.
- Prezioa: 50 ? XIPIZARO LUDOTEKA: UDALEKU IREKIAK 2005
- Helburua: udan lagunartean ondo pasatu, euskara landu, natura errespetatu eta lagun berriak egiteko aukera berezia indartu.
- Nori zuzenduta: 2002. urtetik 1991. urtera bitartean jaiotakoak, biak barne.
- Ordutegia: 2002an jaiotakoak, goizeko 10,30etatik 12,30etara. Gainontzeko guztiak: 10:00etatik 13:00etara.
- Noiz: uztailaren 1etik uztailaren 29ra.
UDAL KIROL ZERBITZUA: UDA KANPAINA 2005 Kirolez blai mugi zaitez! Uda garaiak dituen ezaugarriak aprobetxatuz jarduera fisikoa edo eta kirola praktikatzeko aukerak eskaini ohi ditu urtero Bergarako Kirol Zerbitzuak. Gaur egunean osasun ona izateak eta honen aurrezaintzak duen garrantzia ikusirik, adin talde guztientzako eskaintza ahalik eta zabalena eta anitzena kaleratu du, aurten ere, Udalak.
- TXANDA: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra
- TXANDA: Uztailaren 11tik 22ra
