Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 5. alea »  Gurasoen arteko gatazka, bikotearen haustura...

Gurasoen arteko gatazka, bikotearen haustura...

Garapen psikologikorako inplikazioak. Haurtzaroan eta nerabezaroan banaketaren eta dibortzioaren prozesuari aurre egiteko jarraibide hezitzaileak eta prebentiboak.

Egileak: Arranz, E.; Manzano, A.; Martín, J.L. eta Olabarrieta, F. (2005): ETXADI. Familia Psikologiarako Unibertsitate Zentroa. (www. Etxadi.org) Euskal Herriko Unibertsitatea. Psikologia Fakultatea. Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta haien Garapenaren Departamendua.

Bigarren haurtzaroa (7- 11 urte)

1. Haurrak bikotekideen arteko gatazkak ikusteak dituen ondorioak.

  • Depresioa eta utzikeria: intereseza nabari da lehen interesatzen zitzaizkion gauzetan eta atzera egiten du harreman sozialetan.
  • Errendimendu baxua eskolan: banaketak duen eragin emozionalak blokeatu egiten du haurraren adimena eskolako jardueretan.
  • Mutikoei kalte gehiago egiten die: Kasu asko eta askotan ama geratzen da haurrarekin, hori dela eta mutikoek galera-sentimendu handia izaten dute; izan ere, identifikatzen diren irudiarekiko erlazioa etenda geratzen da.
  • Jokabide arazoak: Mutikoetan gehiago gertatzen dira asaldura, desobedientzia edo jokabide oldarkorra moduko arazoak.

Neskek ezkutuan gordetzen dute nahigabea eta autoestimu baxua eta segurtasun-eza pairatzen dituzte gehienbat.

  • Somatizazioak: zehazten zailak diren minak agertzen dira, sabeleko ondoeza, buruko minak, zorabioak eta abar.

2. Larritzeko moduko seinaleak.

  • Desobedientzia: haurrak ez ditu arauak betetzen; modu horretan agertzen du banaketaren kontra dagoela.
  • Gurasoen kontrako gaitzespenak: haurrek gurasoen kontra egiten dute eta gurasoak egiten dituzte beren egoeraren arduradun.
  • Arazoa ukatzea: haurrak ez du inoiz aipatzen arazoa, ez du galderarik egiten bere etorkizunaren inguruan eta ezer esan ez baliote bezala jokatzen du.

3. Jarraibide hezitzaileak eta prebentiboak. (2. Blokea: Komunikazioa eta banaketa)

  • Erabakia aldez aurretik adostu eta elkarrekin jakinarazi behar da: bikotekideek ados jarri behar dute nola eta noiz jakinarazi haurrei banaketaren erabakia. Erabakia bi bikotekideek batera jakinarazten badiote, haurrek mezu klabe bat jasoko dute: hots, bikotekideen arteko hausturak ez dituela familiarik gabe utziko. Hausturaren zergatiak garbi azaldu behar dira, misteriorik gabe, baina saihestu egin behar dira haurraren sentsibilitatea mindu dezaketen gertakariak.

Honako hau ikusarazi behar zaie haurrei: banaketaren erabakia luze hausnartu ondoren hartu dela eta hori dela erabakirik egokiena familiako kide guztiek sufritu ez dezaten. Haurrek ikusi behar dute gurasoak ez direla seme-alabekiko banatzen, nahiz eta euren artean banatu.

  • Kontraesanak saihestu behar dira: haurrekiko komunikazioan ez dira agertu behar gatazka guztietan sortzen diren iritzi-aldaketek. Komunikazioak ondo hausnartutakoa izan behar du, eta, ahal den heinean, bikotekideen artean adostu behar da.
  • Sentimenduak adieraztea erraztu behar da: Bikotekideek saiatu egin behar dute haurrak bere emozioak eta frustrazioak adieraz ditzan eta lortu egin behar dute haurrak arazoaren inguruan eurekin hitz egitea. Egokitu zaien gatazkaren inguruan hitz egiten badute eta egoera berria konponbide bat dela ulertzen badute, haurrak kontzientzia hartzen joango dira eta egoera kontrolatzera ere helduko dira.
  • Beste bikotekidearen irudi positiboa: oso garrantzitsua da beste bikotekidearen kontrako aipamen negatiborik ez egitea. Haur orok harreman bizia izan behar du aitarekin eta amarekin, bai behintzat profesionalen aholkuek kontrakorik esaten ez badute.
  • Etengabeko komunikazioa erraztu behar da beste bikotekidearekin: Haurraren kargu dagoen bikotekideak erraztu egin behar du haurra aitarekin edo amarekin diskrezioz komunikatzea: bisiten bidez, telefonoz, helbide elektronikoz eta abar.
  • Berriz elkartzeko itxaropen faltsurik ez: bikotekideek behar adina hausnartutako erabakia hartu badute, ez da komeni haurrei sinestaraztea etorkizunean berriz elkartzeko aukerarik dagoenik; itxaropen faltsu hori etengabeko frustrazio-iturri bihurtu daiteke haurrengan.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI