Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 6. alea »  Olentzeroren buruhausteak

Olentzeroren buruhausteak

Urtero legez, heldu dira gaztainak, hotza, oporrak, gabonak, opariak... eta nahiko erraza bada honetaz ohartzea, erakusleihoak, iragarkiak,... lan bikaina egiten dute gure kontsumismoa ahalik eta gehien bultzatzeko.

Izugarriak dira garai honetan izaten ditugun buruhausteak, gehien bat gutxi gora behera 6 urtetik nerabezarora arteko seme-alabak ditugunontzat, zergatik? Gaztetxoagoak diren haurren kasuan telebistak, iragarkiak,... beraiengan duten eragina urriagoa da eta gainera errazagoak dira gure interesen arabera moldatzeko, bestalde, nerabezaroan dauden gaztetxoen kasuan heldutasunerako bidean daudenez beste arazo batzuk izaten dituztelako.

Beraz, adin tarte honetako gizakitxoak etxean ditugunok lan handia izaten dugu beraien beharrak asetu, zoriontasuna lortu, gure baloreekin bat etorri eta heziketa egoki bat eskaintzearekin, eskerrak, oparietaz Olentzero arduratzen dela bestela... Baina zeintzuk dira Olentzerok kontuan hartzen dituen irizpideak?

Ze opari mota egin beharko genuke?

Argi dago helduok eta haurrek "opari" gisa ulertzen duguna ezberdina dela. Guretzat, oparia, data zehatz baterako erosten dena da (bertan jostailuak, liburuak, barruko arropak egon daitezkeelarik) baina haurrentzat opariak izaera ludikoa izan behar du bestela ez da oparia izango, horregatik barruko arropak, zapatak,... ez dira opariak. Honek du, bakarrik jostailuak oparituko dizkiegula esan nahi du? Ez, baina sentimendu hauek ezagutuz orekatu egingo ditugula.

Adin bakoitzak bere jostailua du?

Zalantzarik gabe, bai. Jostailuen funtzioetako bat haurren garapena bideratzea da eta oparitzen zaiena beraien adinerako egokia izatea behar beharrezkoa da.

  • 5,6,7 urte; eraikuntza jolasak, kontzentrazioa eta arreta eskatzen duten jolasak eta koordinazioa eta abilezi bereziak eskatzen dutenak dituzte gustukoen.
  • 7tik gorakoak; arau eta talde jolasak behar izaten dituzte, beraien gizarteratze prozesua burutzeko eta beraien nahi, kezka, eta zalantzak azalarazteko.

Jostailu bat oparitzerakoan zer izan behar dugu kontuan?

Lehenik eta behin, jakin haurrak jostailua ondo pasatzeko erabiltzen duela, baina honetaz gain, haurraren garapen integrala bideratzen da, hau da, haurraren garapen osoa; intelektuala, afektiboa, soziala,... eta hau da guretzat funtsezkoena. Jostailuak erosterako orduan, anitzak eta gure seme-alaben gustuekin bat etortzea ezinbestekoa da, honela ez bada, erakargarritasuna galduko dute, eta erakargarritasunik gabe ez dago erabilerarik. Bestalde, badaude galdera batzuk geure buruari egitekoak:

  • Jostailua egokia da haurraren adinerako?
  • Behin baino gehiagotan jolasteko aukera emango dio?
  • Iraupen luzekoa izango da?
  • Modu ezberdinetan erabili ahalko du?
  • Beste lagunekin erabili ahalko du?
  • Ziurra da?
  • Indarkeri edota sexismo ereduak ez errepikatzen laguntzen du?

Galdera hauek, lagungarriak izan daitezkeen irizpide batzuk baino ez dira.

Garai honetan, izugarria da gure seme-alabek jasotzen duten opari kopurua, baina, guraso hobeak gara opari gehiago erosteagatik? gure maitasuna opari kopuruaren arabera neurtzen da? Zalantzarik gabe ez, denbora laburrean jostailu kopuru altua biltzea kapritxo jarrerak, asper jarrerak eta gutxieste jarrerak sor ditzake. Askoz egokiagoa eta bere garapenerako onuragarriagoa, jostailuak gutxinaka jasotzea. Honela etekin handiagoa aterako dio jostailu guztiei eta ez du saturazio sentsaziorik izango.

Beste alde batetik, baina honekin lotuaz gaur egun hainbeste kezkatzen gaituen kontsumismoa dago.

Kontsumismoa gaur egungo gizartearen gaitz handi bat da baina badirudi bakarrik gabonetan eta oparien aurrean gogoratzen dugula zer nolako jarrera kontsumistak ditugun. Kontsumismoak kezkatzen bagaitu ardura hori urte guztiaren zehar izan behar dugu eta modu kontziente batean gure seme-alabei diruaren eta gauza materialen balorea zein den irakatsi. Ezin dute nahi duten guztia izan hau ez baita onuragarria beraien garapenerako gainera honela ez ditugu gehiago maitatuko, kontrakoa, balore honen garrantziaz ohartzen lagunduz gero, gehiago maite ditugula eta pertsona hobeak izango direla frogatuko diegu.

Jostailuren bat saihestu behar da?

Jostailu sexistak, belikoak... Ez dago jostailu sexistarik, jostailu bat sexista bihurtzen duena, ematen zaion erabilera da.

Jostailu belikoekin kontu handia izan behar dugu, ikerketa batzuen arabera jostailu mota honen erabilerak katarsi funtzioa betetzen du, hau da, jolasaren bitartez haurrak energia eta agresibitatea askatzen dituela. Beste teoria batzuk berriz, jostailu mota honen erabilerak jarrera erasotzaileak sor ditzakeela diote.

Beraz, mota honetako jostailuak kaltegarriak ez diren arren, hauen erosketa eta erabilera ahalik eta gehien eragoztea da nire gomendioa.

Jostailuak baloreak lantzen dituzte? Zeintzuk?

Aurretik aipatu dugunez, jostailu bakoitzak bere funtzioa du eta edozein jostailu eta jolasaren bidez balore ezberdinak lantzen dira, batzuk positiboak eta beste batzuk negatiboak. Ezaguna da jostailu eta jolasek duten garrantzia eta duten balore hezitzailea, ugariak baitira hauen bidez lantzen diren balore eta arloak; errespetua, berdintasuna, komunikazioa, sozializazioa, afektibitatea, psikomotrizitatea, hizkuntza eta abar luze bat. Hau honela izanda, ezin dugu pentsatu gure gizartean hain hedatua dagoen "jolastea denbora galtzea da" baieztapena egia denik. Jolasari behar duen garrantzia eman behar zaio baina ahaztu gabe jostailua tresna dela eta garrantzitsuena jolasa dela eta gehiago beraiekin jolasten badugu.

Bibliografia:

www.aisia.net

www.kometak.com

www.guiadeljuguete.com

www.somospadres.com

www.solohijos.com


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI