Bergara.net

Sarrera

Gizarte eskuhartze programa ingurune irekian. Kale Heziketa

Bergarako udalak, Gizarte Ongizate departamenduaren bitartez, ikasturte berriarekin batera Kale Heziketa programa jarri du martxan. Programa hau aspaldiko kontua da nahiz eta askorentzat gauza berria izan. Bergara, programa martxan jartzen duen Gipuzkoako hemezortzigarren udalerria dugu.

Kale Hezitzaileen lana 11-17 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzendua dago. Jakina da, neska mutikoek, nerabezaroan nortasun propioa eraikitzen hasten direla eta kalean lagunekin denbora asko igarotzen dutela kalea izanik, beraien sozializazio gune garrantzitsuena. Bestalde, adin tarte honetan dauden baliabideak ez dira oso ugariak eta daudenak ez dira beraien behar eta eskaeretara erabat egokitzen. Guzti hori dela eta, gazteekin egiten den lanaz gain, programa honen bitartez hauekin eskumena duten komunitateko zerbitzu eta baliabide desberdinekin lana egitea bilatzen da, familian eta eskolan, zegoen hutsunea beteaz. Hau da, orain arte gazteekin burutzen zen esku hartzea familiatik eta eskolatik bideratzen zen, kaleko gunera iritsi gabe.

Hori guztia dela eta, programa honekin ondoko hau nahi dugu:

  • Kalean bertan esku hartzea.
  • Esku hartze horretan gazte eta nerabeekin zerikusia duten herriko baliabideen elkarlana bide ratzea.
  • Esku hartzea osotasunean bideratzea.

Kale - hezitzaileek gazte eta nerabeei gizarteratze prozesuan sostengua emango diete eta beraien erreferente izango dira.

Kale Hezitzaileen egiteko nagusienak honako hauek izango dira besteak beste:

  • Bergarako errealitate sozialaren ikerketa eta analisia egitea, gazte eta nerabeen gaitasunak, zailtasunak, egoerak ea ezagutuz.
  • Jasotako zailtasun, hutsune... gainditzeko heziketarako jarraibideak eskainiz.
  • Gazte eta nerabeak baliabide normalizatuetan parte hartzera sustatuz.
  • Beren interes eta ekimenak gauzatzen laguntzea, beren espektatiba, motibazioa eta trebetasunak kontuan izanik.
  • Aisialdiko jarduerak sustatzea: komunitateko baliabideak aprobetxatuz kalea eta aisialdia bera heziketa leku eta ekintza bihurtuz.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI