Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Gurasoendako Aldizkaria, aurrera begira »  Gurasoendako Aldizkaria, 7. alea »  Umeen zaintzarako zenbait aholku

Umeen zaintzarako zenbait aholku

  • Lehenengo hilabeteetan, amaren esnea da umearentzat elikadurarik onena; zenbait gaixotasunen aurrean defentsak ematen dituen bakarra. Bularra ematea amaren osasunarentzat ere onuragarria da.
  • Urte eta erditik aurrera elikadurak atsegina, orekatua eta askotarikoa izan behar du eta ahal den neurrian litxarkeriak alde batera utzi.
  • Bainuarena une atsegina da eta umearekin harremana sendotzeko baliagarria izan daiteke.
  • Pediatrak gomendatutako azterketak egitera joatea ezinbesteko da eta beharrezkoak diren txertoak jartzea ere bai.
  • Urtebete inguru duenean, hortzak garbitzeko ohiturarekin has daiteke eta eskuilarekin jolasten utziko diogu, nahiz eta bost urte ingurura arte hortzak guk garbituko dizkiogun.
  • Bi urte ingururekin esfinterrak kontrolatzen hasten dira.
  • Jana prestatzen ari zaretela, ez eduki haurra sutondotik hurbil, atzeko suak erabiltzen saiatu eta zartagin nahiz lapikoen kirtenak barrurantz ipini.
  • Egon beti haurrarekin jaten dagoen bitartean.
  • Haurrari ematen dizkiozuen jostailuak bere ahoa baino handiagoak izan daitezela, itodurak ekiditeko.
  • Entxufeak, erradiadore elektrikoak eta erregai-berogailuak babestu egingo dira.
  • Garbiketa produktuak eta medikamenduak haurra heltzen ez den lekuetan gorde.
  • Ez duzue inoiz haurra bakarrik utziko ez leku altuetan ez ura dagoen lekuetan (urlaster, itsaso bazter, igerileku,...), sakonera gutxikoak izan arren.
  • Ez hartu edari berorik eta ez erre tabakorik haurra besartean edo ondoan daukagula.
  • Automobilean bere segurtasun aulkian joan behar da beti.
  • Bi urtetik aurrera mugak badirela jakin behar du. Bi eta lau urte bitartean ikasten hasten da gauza batzuk egin daitezkeela eta beste batzuk ez. Kasketak maiz harrapatzen ditu eta askotan saiatzen da egin behar ez duena egiten.
  • Aitak eta amak jarri behar dituzte arauak: gutxi baina garbiak.
  • Ez erabili telebista gehiegi umeak entretenituta edukitzeko eta egunero tarte bat gorde zuen seme-alabekin jolasteko.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI