Bergara.net

Sarrera

JUUL: Gurasoendako erakusketa eta hitzaldia

Herriko ikastetxeak eta Drogen Mendekotasunen Prebentziorako Udal Zerbitzua urteetan zehar lantzen dabiltzan gaztetxoen heziketan, aparteko garrantzia dauka baloreen lanketak. Balore horiek eskoletan lantzen dituzten programen helburuen artean daude adiskidetasuna eta elkarrenganako errespetua bezalako baloreak bereganatzea eta gatazkak gainditzeko biolentzia ekintzak ez diren beste estrategia batzuk ikastea, irainak, mespretxuak, inposaketak etab. alde batera utzita.

Lan horren guztiaren osagarri bezala, ondoko ekintzak antolatu ditugu:

1. Otsailaren 4tik 24ra Juul izeneko erakusketa egon da ikusgai Kultur Etxean 10 eta 15 urte bitarteko ikasleei zuzenduta. Juul erakusketa Gregie de Maeyer-ek idatzitako ipuinean oinarrituta dago. Bertara 513 ikasle gerturatu ziren.

2. Otsailaren 22an asteazkena Bizkaiko Urtxintxa eskolako Oihana Mundate psikologo eta psikopedagogoak hitzaldi bat eskaini zuen, adin honetako gaztetxoen gurasoei zuzenduta. Honela, bertan, besteak beste, honako gaiak landu ziren:

  • Zer da bullying-a?
  • Biolentziaren kontzeptua eta ezaugarriak.
  • Zer nolako eragina dauka bullyingak umeengan?
  • Zein da helduon betebeharra? Hitzaldian 63 pertsonak eman zuten izena (%12,48) eta azkenean hauetatik 52 (%10,14) pertsonak (8 gizon eta 44 emakume) hartu zuten parte.

3. Otsailaren 23 Araitz Garaitaren eskutik, umeek aurretik ikusita zuten Juul erakusketa gurasoek ikusi zuten. Bertan 32 pertsonak eman zuten izena baina, 14 pertsona gerturatu ziren. Hemen ere, erakusketa ikusi ondoren gaiaz hitz egiteko aukera izan zuten. Jarraian parte hartzaile batzuen iritzia.

IRITZIAK:

Begoņa Iturbe: Hitzaldian parte hartu zuen. Berak lehenago gaiaren inguruan hainbat gauza irakurrita zituen eta gaia ezaguna zen berarentzat. Hala ere, oso interesgarria izan zela uste du eta gainera honen inguruko informazioa ematea ezinbesteko dela pentsatzen du. Dena den, hitzaldi bakar batean gaia ezin dela jorratu dio oinarrizko kontzeptuak lantzeko aukera besterik ez baitzen egon.

Ikerne Iturbe: Guraso bezala hitzaldian hartu zuen parte eta bere ustetan teorikoegia izan zen praktikoagoa izango zela uste zuen. Bere iritziz, egoera konkretuei aurre hartzeko irizpideak behar dituzte gurasoek. Erakusketa ikustera berriz, ikasleekin joan zen eta interesgarria izan zela dio, izan ere, hainbat gai jorratzeko aukera izan zuten.

Begoņa Mugika: Berari lehenik eta behin Juulen ipuin semeak kontatu zion eta ez zuen entzuterik izan nahi oso gogorra iruditu zitzaion eta. Begoņak, hitzaldian parte hartu zuen eta ondo egon zela uste du batez ere, bulling-aren ezaugarri propioak zeintzuk ziren ezagutzeko balio izan ziola dio. Izan ere, komunikabideetan azken aldian asko entzuten den gaia da eta bere ustetan garrantzitsua da gurasoek bulling-a zer den jakitea.

Juan Carlos Goņo, Raul Leiba eta Itziar Oņaederra: Hiru irakasle hauek Juul erakusketa ikasleekin ikusi zuten. Interesgarri iruditu zitzaien, izan ere, ikasleen gatazka batzuk agerian geratzeko balio izan zuen.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI