Sarrera
Zer egin dezakete gurasoek seme-alaben alkohol kontsumoen aurrean?
Jakina da gurasoek eragin nabarmena izan dezaketela nerabeen alkohol erabileran. alde batetik, hainbat ikerketak erakutsi dute, gazteek, sarritan, gurasoen kontsumo-ereduak errepikatzen edo imitatzen dituztela.
Family and Helth izeneko ikerketak, familiako kide bakoitzaren alkohol erabilera eta alkoholari buruz galdetu zitzaien parte hartzaileei.
Zehazki lau izan dira ikertutako gaiak: gurasoek alkoholari buruz haurrekin mantentzen duten komunikazioa (alegia, edatearen ondorioak, lagunen influentzia eta antzeko gaiak haurrekin eztabaidatzen dituzten); seme-alaben gehiegizko erabileraren aurrean azaltzen duten jarrea (kezka, haserrea...); seme-alabaren gehiegizko erabileraren aurrean ezartzen dizkien arauak ( hau da, noiz, nola eta zenbat uzten zaien edaten); eta gurasoen autoritateren eragina.
Ikerketaren emaitzen arabera, gurasoek beren seme-alabek gehiegi edan ez dezaten hartu dezaketen neurririk eraginkorrena alkoholari buruz arau argiak eta zorrotzak ezartzea da. Alkoholaren inguruko komunikazioari dagokionez espero ziren emaitzen kontrakoa jaso da baina honen arrazoiak honako hauek izan daitezkeela uste da. Esate baterako, gurasoek seme-alabekin era erasokor batean hitz egitea, era hezitzaile batean egin ordez. Edozein kasutan, ikerketa gehiago beharrezkoak dira puntu hau argitu ahal izateko.
Gurasoen alkohol erabilera eta alkoholarekiko erakutsi dituzten jarrerei dagokionez, bestalde, emaitza hauen arabera ezin esan daiteke erabiltzaileak diren gurasoen seme-alabak, edo nerabeen erabileraren aurrean jarrera onarkorragoa duten gurasoen haurrek gehiago edateko arriskua dutenik.
Orokorrean, ikerketan parte hartu zuten guraso gehienek jarrera gaitzesleagoa erakutsi zuten semealaba gazteenen alkohol erabileraren aurrean edo zertxobait axolagabeagoa agertu ziren helduen erabilerarekiko. DDZ ( Drogamendekotasueni buruko dokumenatzio zentroa) 2005etako urtarrila. 125.zenbakia. 4. orrialdea.
Ikerketa honetan jasotakoarekin ondorioztatu genezake gurasoek seme-alaben alkohol kontsumoaren aurrean hartu beharreko neurri eraginkorrena arau zorrotzak eta argiak ezartzea dela.
