Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Arlo ezberdinen gaineko informazioa »  Egoitza aldi baterako egonaldiak

Egoitza aldi baterako egonaldiak

Zer da:

Zerbitzu honen bitartez egoitza batean bizitzeko aukera ematen zaie etxean bizi ohi diren adineko ezinduei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean. Hona hemen zerbitzu honen helburuak:

1. Adineko pertsona horrek etxean bizitzen jarrai dezan bitartekoak jartzea.

2. Zaintzaileei atseden hartzeko aukera ematea.

3. Zaintzaileak aldi batez ezin duenean, adineko pertsona zaintzea.

Norentzat da:

Adineko pertsonentzat; menpekoak eta autonomoak izanda.

Horretaz gain, honako baldintzak ere bete behar dira:

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Alldi baterako ez izatea etxean bizitzen jarraitzeko behar duen laguntzarik.

Non eskatu:

Egoitzetako Aldi Baterako Egonaldiak zerbitzua Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean eskatu behar da.

Noiz eskatu:

Egoitzetako Aldi Baterako Egonaldiak zerbitzua premia agertzen denean eskatu daiteke.

Legedia:

72/2000 FORU DEKRETUA, 2000ko uztailaren 18koa, adineko pertsona ezinduen ardura duten familiei laguntzeko Sendian Programa onesten duena. (GAO 142. zenbakia, 2000-07-27)

758/2002 FORU AGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, zenbait prezio, baremo ekonomiko eta ekarpen onesten dituena, Sendian Programarekin lotutako zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileentzat (GAO 30. zenbakia, 2003-02-14)

Mizpirualde Zaharren Egoitzaren barne-araudia


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI