Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Arlo ezberdinen gaineko informazioa »  Gobernuz kanpoko erakundeei laguntza

Gobernuz kanpoko erakundeei laguntza

Zer da:

Gobernuz Kanpoko Erakundeen hainbat programa aurrera eramateko dirulaguntzak dira. Programa hauen helburuak honako hauek izan behar dira:

  • Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzea.
  • Goian aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko interesa sortzea, Bergaran egingo dituzten ekintzen bidez.

Norentzat da:

Legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzentzen zaie. Beren ekintzak deialdi honen xedearekin bat egin behar dute eta Gipuzkoan izan behar dute egoitza nagusia.

Non eskatu:

Udal Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era eta larunbatetan 9:00etatik 13:00era.

Noiz eskatu:

Deialdia arautzen duen baldintza pleguan finkatzen den datan, urtean behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Lotura:

Baldintza Plegua.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI