Laguntza pentsioak
Gizarte ongizateko fondoa
Zer da:
Foru Aldundiaren Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritzak gestionatzen duen prestazio ekonomikoa da eta oinarrizko premiei aurre egiteko da. Prestazio hau eskuratzeko, eskatzaileak ez du diru-sarrerarik izango, baina ez du aurretik kotizatu beharrik izango. Behin prestazioa eskuratuta, onuraduna izaten jarraitzeko ezinbestekoa izango da baldintza horiek une oro betetzea.
Bi mota daude: Zahartzaro-pentsioa eta Gaixotasun-pentsioa.
Norentzat da:
- Zahartzaro-pentsioa: 65 urte baino gehiagokoentzat.
- Gaixotasun-pentsioa: Gutxienez %45eko minusbaliotasuna dutenentzat.
Non eskatu:
Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Noiz eskatu:
Egoera gertatzen denean.
Lotura: www.egokilan.net
Kotizatu gabeko pentsioa
Zer da:
Foru Aldundiaren Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritzak gestionatzen duen prestazio ekonomikoa da eta oinarrizko premiei erantzuteko da. Gutxienezko bermea da laguntza jasotzen duenarentzat; izan ere, laguntzaren onuradunak diru-sarreraren bat edukiz gero bermatzen den gehienezko kopurura arte ordainduko litzaioke. Prestazio hau eskuratzeko, eskatzaileak ez du diru-sarrerarik izango baina ez du aurretik kotizatu beharrik izango. Behin prestazioa eskuratuta, onuraduna izaten jarraitzeko ezinbestekoa izango da baldintza horiek une oro betetzea.
Bi mota daude: Erretiro-pentsioa eta Baliaezintasun-pentsioa.
Norentzat da:
- Erretiro-pentsioa: 65 urtetik gorakoentzat
- Baliaezintasun-pentsioa: Gutxienez %65eko minusbaliotasuna dutenentzat.
Non eskatu:
Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan
Noiz eskatu:
Egoera gertatzen denean.
Lotura: www.egokilan.net
Minusbaliatuak gizarteratzeko legeaI (MGL) arautzen dituen garraio-gastuen konpentsazioa eta mugikortasuna errazteko subsidioa
Zer da:
Foru Aldundiaren Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritzak gestionatzen duen laguntza da, eta Minusbaliatuen garraio-gastuak diruz konpentsatzeko balio du. Prestazio hau eskuratzeko, eskatzaileak ez du diru-sarrerarik izango baina ez du aurretik kotizatu beharrik izango. Behin prestazioa eskuratuta, onuraduna izaten jarraitzeko ezinbestekoa izango da baldintza horiek une oro betetzea.
Norentzat da:
Gutxienez %33ko minusbaliotasuna izan eta minusbaliotasun hori dela-eta garraio publikorik erabili ezin dutenentzat.
Non eskatu:
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.
Noiz eskatu:
Egoera gertatzen denean.
Lotura: www.egokilan.net
Familientzako ardurapean duten seme-alaba bakoitzeko
Zer da:
Gizarte Segurantzak familiei beren ardurapean seme-alabak izateagatik ematen dien prestazio ekonomikoa da. Laguntza hau eskuratzeko, eskubide hori sortarazten duenak ez du diru-sarrerarik izango eta, laguntza honen modalitate batzuetan, gainera, prestazioa eskuratzen dutenek diru-sarrera urriak izango dituzte. Kotizatu gabekoen prestazioaren izaera ere izango du, eta 4 eratakoak dira.
Norentzat da:
Laguntza, seme-alabek edo minusbaliatuek ere jaso lezaketen arren, bakarrik laguntza eskuratzeko arrazoia dira. Benetan laguntza jasoko dutenak beren gurasoak edo tutoreak dira. Halere, minusbaliatu fisikoen kasuan, gurasorik ez balute beraiek izango lirateke aldi berean laguntzaren eragileak eta hartzaileak.
Laguntza motaren arabera honako hauek izango dira hartzaileak:
- 18 urte baino gutxiagoko seme-alabak izan eta urteko diru-sarreren zenbatekoa, gehienez, ezarritako kopurua izatea.
- 18 urte baino gutxiago eta %33ko minusbaliotasuna baino gehiago duten seme-alabak izatea. Familiaren diru-sarreretan ez da mugarik egongo.
- 18 urte baino gehiago eta %65eko minusbaliotasuna edo gehiago duten seme-alabak izatea. Minusbaliatuak diru-sarreraren bat balu ezin izango litzateke laguntzarik jaso, baina familiaren diru-sarreretan ez dago inolako mugarik.
- 18 urte baino gehiago, %75eko minusbaliotasuna edo gehiago eta hirugarren pertsona baten laguntzari behar duen ala ez jakiteko baremoan 15 puntu edo gehiago dituzten seme-alabak izatea.
Non eskatu:
INSSko bulegoetan
Noiz eskatu:
Egoera gertatzen denean.
Lotura: www.seg-social.es
