Tele-alarma eta tele-laguntza
Zer da:
Larrialdiren bat gertatuz gero laguntza edo arreta eskaintzeko zerbitzua da. Zerbitzua, izatez, bi elementuz osatutako ekipo batekin ematen da:
1. Etxean jartzen den tele-alarma.
2. Lepotik zintzilik edo eskumuturrean eramaten den sakagailu bat, etxean daudenean beti gainean eraman behar dutena. Ekipoa SOS DEIAK zerbitzuarekin konektaturik dago eguneko 24 orduetan, eta egun guztietan, jaiegunak barne. Erabiltzaileak laguntza behar duenean, botoiari sakatu eta automatikoki SOS DEIAK zerbitzuarekin jartzen da harremanetan. SOS DEIAKek behar dituen laguntzak eskainiko dizkio (osasun laguntza, familia, udaltzaingoa, suhiltzaileak,...).
Norentzat da:
Bakarrik bizi edo denbora luzean bakarrik egon behar duten pertsonentzat da, bai eta adinagatik edo minusbaliotasunagatik arrisku egoeran daudenentzat ere.
Non eskatu:
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.
Noiz eskatu:
Egoera gertatzen denean
Lotura: www.gipuzkoa.net
