Familiako laguntzak
Adingabekoendako diru-laguntzak
Zer da:
- Adingabekoen marjinazioari aurrea hartzea.
- Ikasleen arteko ezberdintasun ekonomikoei aurre egin.
Norentzat da:
Arrisku egoeran dauden edota egon daitezkeen adingabekoen familiak.
Zer eskaintzen da:
Gastu eskolarrak (materiala, irteerak,...) zein adingabekoaren oinarrizko beharrak (arropa, gastu medikuak,...) ordaintzeko diru-laguntza. Beti ere bete beharreko baldintzak betetzen dituztenean.
Familiarentzako orientazioa, aholkularitza eta laguntza
Zer da:
Gizarte bazterkeria jasaten duten edota desegituratuta dauden familietako edota horrelako arriskuan dauden adingabekoen familiei tresnak eskaintzea egoera horiei aurrea hartzen laguntzeko.
Norentzat da:
Arrisku egoeran dauden edota egon daitezkeen adingabekoen familiak.
Zer egiten da:
- Orientazioa eta aholkularitza eskaini.
- Familiaren egoera aztertu.
- Baliabideei buruzko informazioa eskaini, baliabideei hurbiltzen lagundu.
- Beharrezkoa den kasuetan zerbitzu espezializatuetara bideratu.
- Bidezkoak dituzten laguntzak eskaini.
Laguntza eta esku-hartze familia-krisietan
Zer da:
Adingabekoen familiei krisi egoeretan laguntzea.
Norentzat da:
Adingabekoen familiei, krisi egoeran daudenean.
Zer eskaintzen da:
- Familiak bizi duen egoeraren azterketa egin.
- Familiak krisia gainditzeko esku-hartzea zehaztu, bideratu eta gidatu.
- Beharrezkoa den kasuetan beste profesional batzuengana bideratu.
- Koordinazioa eta jarraipena egin, esku-hartzean inplikatuta egon daitezkeen eragileekin.
Tratamendu psikosoziala
Zer da:
Arazo psikosozialengatik arrisku egoeran dauden familien egoera gainditzen laguntzea.
Norentzat da:
Arazo psikosozialengatik arrisku egoeran dauden familiei
Zer eskaintzen da:
- Familiak bizi duen egoeraren azterketa egin.
- Familia krisia gainditzeko esku-hartzea zehaztu, bideratu eta gidatu.
- Tratamendu psikosoziala (Psikologo, Psikiatra edota Famili Hezitzaileen bidez) bideratu, koordinatu eta gidatu.
Esku-hartze juridiko familiarra
Zer da:
Arazo juridikoak tarteko, egoera gatazkatsuan dauden familiak aholkatu eta orientatzea.
Norentzat da:
Bergarako edozein familiari, krisi egoeran daudenean.
Zer eskaintzen da:
- Familiak bizi duen egoeraren azterketa egin.
- Familia krisia gainditzeko bidea zehaztu eta horretara bideratu.
- Hainbat arlotako profesionalengana bideratu (Epaitegi, abokatu, familia bitartekaritza zerbitzuak,...) eta eurekin koordinatu.
