Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Gizarte Ongizatea »  Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua

Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua

kanpainaren kartela

Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua

Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuko Prebentziotik Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzu berria abian jarri dugu. Zerbitzu horrekin Bergarako familiei lagundu nahi die 0 eta 19 urte arteko euren seme-alaben hazkunde pertsonala nahiz familiarekin duten harremana hobetzen.

Horretarako, Udalak doako aholkularitza zerbitzu pertsonalizatu eta konfidentziala jarriko du bergararren esku. Zerbitzu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatetik eskaintzen da, Etxadi taldearen bidez.

Zer eska dezakete familiek zerbitzu horretan?

  • Guraso eta seme-alaben arteko harremanak hobetzeko informazioa.
  • Seme-alaben garapen pertsonala sustatzeko orientazioa.
  • Jarduera estrategiak, familian gertatzen diren heziketari buruzko zalantzak argitze aldera.

Zerbitzu hau nola erabiltzen da?

Familiek gure zerbitzura jo dezakete euren seme-alaben heziketari buruzko edozein galdera egiteko. Bi bide dituzte horretarako:

1. Telefonoz. Ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara 94.405.15.49 zenbakira hots eginez.

Zuen deiaren zergatia eta familiaren datu espezifikoak eskatuko zaizkizue. Orduantxe jakinaraziko dizuete berandu gabe erantzuna jasoko duzuela hautaturiko moduan (telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntaz).

2. Posta elektronikoz:

  1. Familientzako formularioa hemen bete dezakete gurasoek . Etxadi taldearen webgunerako formularioa bete ondoren bidali egin behar da.
  2. Behin Etxadi taldearen web orrian, erabiltzaileak Familientzako formularioa aukera hautatzen du, eta bertan eskatzen diren esparruak bete eta bere kontsulta egiten.
  3. Familiek hartu izanaren adierazpena jasoko dute. Horren bidez, Etxadikoek euren kontsulta jaso dutela eta berandu gabe erantzuna jasoko dutela jakinarazten diete.
  4. Aipatutako erantzunean kasu bakoitzarentzako orientazio zehatzak eskainiko dira, programa zehatzen bidez, baita bibliografia edo beharren araberako orientazioa ere.

3. Posta arruntaz. Zure galdera idatzi eta honako helbidera bidal dezakezu:
Etxadi.
Máximo Aguirre kalea, 18 (Bis) 5. solairua, 10. departamentua
48011 Bilbo

Familientzako laguntza zerbitzua, beraz, prebentziorako eta heziketarako instrumentua da. Hori dela eta, zerbitzuaren xedea haurtzaroan eta nerabezaroan garapen pertsonal osasuntsua lortzen laguntzea da, baita elkarbizitza baketsuaren alde nahiz oinarrizko giza eskubideekiko errespetuaren alde hezten laguntzea ere.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI