Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara zerbitzua »  Bergarako Ahotsak proiektua

Bergarako Ahotsak proiektua

Aurkezpeneko bideoa

GOITBko albistea

Asko dira azken urteetan Bergarako euskara (eta euskararekin batera, leku-izenak, langintza zaharrak, historia hurbila, etnografia eta bestelako jakintza eta bizipenak) jaso eta lantzeko egin diren lanak: Bergarako Euskara liburua, Bergara aldeko langintza zaharrak bilduma, Bergara aldeko hiztegia, Bergarako leku-izenen bilketa, Debarroko ahotsak grabazio-bilketa... Lan horiek egiteko 140 inguru herritarri egin zitzaizkien grabazioak.

Orain Bergarako Udalak Badihardugu elkartearekin lankidetzan grabazio horien zatiak Internet bidez kontsultatzeko moduan jarri ditu, interesa duten guztiek erabil ditzaten. Mende eta laurdeneko historia protagonisten berbetan jasota.

Bildumako proiektu nagusiak

Ahotsak.com/bergara

  • Bergarako Euskara liburua egiteko grabazioak
  • Euskal Herriko Hizkuntz Atlaserako (EHHA) eta Bergara aldeko hiztegirako egindako grabazioak.
  • Bergarako toponimia jasotzeko grabazioak
  • Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak liburu bilduma egitekoak.
  • Debarroko Ahotsak grabazio-bilduma. Udalaren enkarguz Badiharduguk egindako grabazioak.
  • Beste grabazio solte batzuk.

Bildumaren ezaugarriak:

  • Grabatutako herritarrak: 140 inguru;
  • Grabatutako ordu-kopurua: 225 inguru.
  • Elkarrizketatzaileak: 25
  • Kodifikatutako pasarteak: 1783; (minutuz-minutu laburtuta; pasarte bakoitzean hizpide diren gaiak zehaztuta).
  • Transkribatutakoak: 525
  • Audiodun pasarteak: 539
  • Bideodun pasarteak: 203
  • Grabazio zaharrena, 1983koa.
  • Hiztunik zaharrenak, 1888an jaioak.

Bilaketa aukera desberdinak:

  • Testu librea
  • Gaiaren arabera
  • Hiztunaren arabera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua

Bergarako Ahotsak proiektua Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren parte da. Proiektu honen helburu nagusia da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Une honetan 65 herritako 1005 hizlariren grabazioak daude fondoan eta Bergara da fondo ugariena duten herrietako bat.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI