Adin tartekako emaitzak
Neurketako datuak adin taldeka bereizita jaso ditugu, adin-taldeok, honela banatuta:
Haurrak: 0-14 urte bitartekoak.
Gazteak: 15-24 urte bitartekoak
Helduak: 25- 64 urte bitartekoak
Zaharrak: 65 urtetik gorakoak
Adin-tartekako emaitzen azterketa hau da, gure ustez, garrantzitsuenetako bat, etorkizunean izan dezakegun egoera aurreikusteko balio baitigu. Hona hemen urtez urte orain arte egindako neurketa guztietan jasotako datuak (euskaraz %):
3. taula. Erabilera adin-tarteka, urtez urte (%).

3. grafikoa. Erabilera adin-tarteka, urtez urte (%).

Balorazioa:
- 2006. urtean euskararen erabilera altuena agertu dutenak haurrak dira, eta ondoren zaharrek eta helduek oso antzeko emaitza agertu dute.
Adin-tarte bakoitzaren bilakaerari erreparatuta, berriz, honakoa esan liteke:
- Haurrak. Aspaldiko urteetan nahiko egonkor egon da %60 inguruan Azkeneko 4 neurketek goranzko joera txiki bat erakusten zuten eta aurten joera hori nabarmendu egin da. Hala ere, ikusi egin beharko da hurrengo urteetan konfirmatzen den.
- Gazteak. Lehenengo neurketetatik hona adin-tarte honetan izan da igoerarik handiena: 40 puntukoa. Hala ere, 1998az geroztik, %45 eta %55 artean dabil eta ikusi egin beharko da hurrengo urteetan zer bilakaera duen.
- Helduak. Azkeneko urteetan antzematen zen goranzko bilakaera konfirmatu da eta adin-tarte honek neurketak egiten hasi zenetik inoiz izan duen emaitzarik onena eman du 2006an. Ikusi egin beharko da hurrengo urteetan goranzko joera horri eusten zaion.
- Zaharrak. Zaharren bilakaerari erreparatuta, azkeneko urteetan erabilerak beheranzko joera nabarmena izan du. 2005eko datuak 80ko hamarkadakoekin alderatuz gero, alde ikaragarria zegoen: 1983an eta 1988an zaharrak ziren euskara gehien erabiltzen zutenak; 2005. urtean, berriz, gutxien erabiltzen zutenak. Hala ere, ez zen normala, beheranzko joera hori horren bortitza izatea eta 2006ko emaitza hori erlatibizatzera etorri da.
